Microsite es: . Grupo:
You are here

10alamenos9 [ 2017 ]

Miércoles, Abril 5, 2017 (All day) to Sábado, Mayo 20, 2017 (All day)

NanoGUNEk Nanoteknologiako Jaialdi Nazionala koordinatuko du Donostian, ondoz ondoko bigarren urtez: 10ALAMENOS9. 2017ko apirilean egingo da hainbat hiritan: Zaragoza, Madril, Bartzelona eta Donostia, FECYT - Ekonomia ministeioaren laguntzarekin.

Dibulgazio zientifikoko ekitaldi honek nanoteknologia gizartera hurbiltzea du helburu, adina eta jakintza alde batera utzita. Bisitaria era atsegin eta zirraragarrian sartuko da nanomundu harrigarrian; hau da, txikitasunaren munduan, metro baten mila milioiren baten munduan (10-9, 10 ber minus 9) munduan. Tamaina hori atomoena eta molekulena baino zertxobait handiagoa da, gure DNAren tamaina da.

NanoGUNE coordina, por segundo año, la organización en San Sebastián del Festival Nacional de Nanociencia y Nanotecnología 10ALAMENOS9, que se desarrollará en abril de 2017 en diferentes ciudades: Zaragoza, Madrid, Barcelona, y San Sebastián, gracias al apoyo de la FECYT - Ministerio de Economía y Competitividad.

Este evento de divulgación científica tiene como finalidad acercar la nanotecnología a la sociedad, sin importar edad y conocimientos. De una forma amena y emocionante el visitante se adentrará en el sorprendente mundo nano, es decir, el mundo de lo pequeño, de la mil millonésima (10-9, 10 a la menos 9) parte de un metro, tamaño ligeramente superior a átomos y moléculas; el tamaño de nuestro ADN.

PROGRAMA

Erakusketa: IBILALDI BAT NANOMUNDUAN BARRENA
2017/04/05 - 2017/05/20
OKENDO kultura-etxea
Bisita gidatuak apirilaren 6an eta 27an, 18:00etan
Erakusketa honetan nanozientziako eta nanoteknologiako egileak, lanak eta tresnak aurkeztuko ditugu. Erakusketara joaten direnek hainbat nanoobjekturen irudiak ikusiz gozatu ahalko dute. Irudi horiek «nanomunduaren begi» bihurtu diren instrumentu harrigarriek hartu dituzte. Horrez gain, alor honetan erabiltzen diren tresnetako batzuk eta eguneroko benetako ikerketa-produktuak eta -objektuak ikusteko aukera ere izango dute.

Erakusketa: nanoKOMIK - DAYANNE ETA MURILLO. NANOZIENTZIAREN INDARRA
2017/04/05 - 2017/04/30
OKENDO kultura-etxea (liburutegiaren korridorean)
Erakusketa honetan nanoKOMIK proiektuaren emaitza ikus daiteke: nanofikziozko lehen komiki partehartzailea. Proiektu hori CIC nanoGUNEk eta Donostia International Physics Centerek (DIPC) bultzatu dute 2016an. Bederatzigarren arte deritzonaren bidez, proiektu honen helburua nanozientziaren eta nanoteknologiaren munduko aurrerapenen indarra ezagutaraztea da. Proiektua osatzeko, nanoKOMIK erronka ezagutarazi zen 2016aren hasieran, eta 12 eta 18 urte arteko 190 gaztek parte hartu dute sormen-prozesu librean. Bertan, haien superheroia sortu dute, eta nanobotereak egokitu dizkiote, nanoteknologia erabiliz materiak eskuratzen dituen ezaugarri harrigarriei esker. Erronkara aurkeztutako komikietako ideia onenetan oinarrituta egin dute «Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra». www.nanokomik.com

GALDETU NANOZIENTZIALARI BATI
2017.04.05 - 2017.04.29
Twitter, Facebook, edo webgune honetan
Apirilaren 5etik 29ra, hala nahi duten pertsonek hiru bide izango dituzte beren galderak nanoGUNEko ikertzaileei bidaltzeko: Twitter (@nanoGUNE), Facebook edo www.nanogune.eu webgunean horretarako prestatutako atala. Galdera guztiak hurrengo asteetan erantzungo dira.

Eskola-tailerra: LABORATEGITIK SUPERMERKATURA ( + nanoGUNE bisitatzea)
2017.04.27
CIC nanoGUNE Batxilergoko lehen urteko 40 ikaslek tailer bat egingo dute nanozientzia eta nanoteknologia zer diren gertuagotik ezagutzeko, baita horiek bizi garen gizartearekin duten harremana ulertzeko ere. Era berean, ikasleek ikerketa-zentroko laborategietara bisita gidatu bat egingo dute.

Hitzaldia: BIZITZA ETA LANAK ESKALA NANOSKOPIKOAN 2017.04.27 - 19:00etan
OKENDO kultura-etxea
José Ignacio Pascualek, Ikerbasqueko ikertzaile eta nanoGUNEko Nanoirudiko taldeburuak, hitzaldi bat emango du, publiko guztiei zuzenduta, gaur egun nanoeskalara hurbiltzeko dugun tresnarik eraginkorrenetako bati buruz: tunel efektuko mikroskopioa. Tresna horri esker, atomoak ikusi eta manipula ditzakegu (gainazal batean banan-banan alda ditzakegu lekuz), tamaina atomikoko egiturak egiteko.

Nanoforoa: EHSri (ingurumena, osasuna eta segurtasuna) buruzko topaketa
2017.04.27
CIC nanoGUNEn
Bilera hau nanoaren arloan lan egiten duten edo beren lanak nanoteknologiarekin harremana duten ikasleentzako eta profesionalentzako da. Honako gai hauei buruz hitz egingo dugu: nanomaterialen toxikotasuna (bai gizakien osasunari, bai ingurumenari dagokionez); gaur egungo araudia; material horien arriskuak ebaluatzeko erak; eta Safety by Design kontzeptuaren azterketa. Horretarako, Euskadin egindako EHS Advance ekimenaren jakintza eta esperientzia hartuko ditugu oinarri gisa. Ekimen hori enpresa-sareei eta ikertzaileei beraiei nanomaterialak era seguruan erabiltzen laguntzeko egin da.
Ikusi programa eta izena eman!

Programako ekintzarenbatean parte hartu baduzu, zure iritzia ematea asko eskertuko genizuke. Horretarako, honako galdetegia prestatu dugu (gazteleraz).

Exposición: UN PASEO POR EL NANOMUNDO
05.04. 2017 - 20.05.2017
Casa de Kultura OKENDO
Visitas guiadas el 6 y el 27 de abril a las 18:00
En esta exposición presentamos a los autores, obras y herramientas de la nanociencia y la nonotecnología. Los asistentes podrán deleitarse contemplando imágenes de diferentes nanoobjetos captadas por asombrosos instrumentos que se han convertidos en los “ojos del nanomundo”, podrán ver algunas de las herramientas empleadas en este campo y productos y objetos reales del día a día de la investigación.

Exposición: nanoKOMIK - DAYANNE Y MURILLO. EL PODER DE LA NANOCIENCIA
05.04. 2017 - 30.04.2017
Casa de Cultura OKENDO (en el pasillo de la biblioteca)
Esta exposición muestra el primer cómic participativo de nanoficción, fruto del proyecto nanoKOMIK impulsado por CIC nanoGUNE y Donostia International Physics Center (DIPC) durante 2016. A través del noveno arte, este proyecto pretende dar a conocer el potencial de los avances que se están dando en el campo de la nanociencia y la nanotecnología. Para su elaboración, a principios de 2016 se lanzó el desafío nanoKOMIK, que ha implicado a más de 190 jóvenes de entre 12 y 18 años en un proceso creativo libre. En él, han dado vida a su propia superheroína o superhéroe de cómic, dotándolo de nanopoderes gracias a las sorprendentes propiedades que adquiere la materia utilizando la nanotecnología. Basándose en las mejores ideas de los cómics presentados al desafío, se ha dado forma a “Dayanne y Murillo. El poder de la nanociencia”. www.nanokomik.com

PREGUNTA A UN NANOCIENTÍFICO
05.04. 2017 - 29.04.2017
Twitter, Facebook o en esta web
Del 5 al 29 de abril, los ciudadanos que así lo deseen podrán enviar sus preguntas a los investigadores de nanoGUNE a través Twitter (@nanoGUNE), Facebook o a través de un formulario en la web www.nanogune.eu. Todas las preguntas serán contestadas durante las siguientes semanas.

Taller escolar: DEL LABORATORIO AL SUPERMERCADO ( + visita a nanoGUNE)
27.04.2017
Un grupo de 40 estudiantes de primero de Bachiller realizará un taller para conocer más de cerca en qué consiste la nanociencia y la nanotecnología, y entender su relación con la sociedad en la que vivimos. Asimismo, los estudiantes realizarán una visita guiada a los laboratorios del centro de investigación.

Conferencia VIDA Y OBRAS A ESCALA NANOSCÓPICA
27.04.2017 – 19:00
Casa de Kultura OKENDO
El investigador Ikerbasque José Ignacio Pascual, líder del grupo de Nanoimagen de nanoGUNE, ofrecerá una conferencia para todos los públicos sobre una de las herramientas más poderosas de las que disponemos en la actualidad para acercarnos a la nanoescala: el Microscopio de Efecto Túnel. Esta herramienta permite la visualización y manipulación atómica - modificar la posición de los átomos sobre una superficie uno a uno – para construir estructuras de tamaño atómico.

Nanoforo sobre EHS (Environment, Health, and Safety)
27.04.2017
CIC nanoGUNE
En esta sesión, dirigida a estudiantes y profesionales que trabajan en el ámbito nano o cuyos trabajos tienen contacto con la nanotecnología, revisaremos las principales iniciativas que estudian la toxicidad de los nanomateriales, tanto para la salud humana como para el medio ambiente, la regulación actual, así como las fomras existentes de evaluar su riesgo y ahondaremos en el concepto de Safe by Design con ejemplos prácticos de aplicación de este concepto. Para ello nos apoyaremos en el conocimiento y la experiencia de la iniciativa EHS Advance desarrollada en Euskadi para ayudar al tejido empresarial y a los propios investigadores en el uso seguro de los nanomateriales.
¡Consulta el programa e inscríbete!

Si has participado en alguna de las actividades, nos gustaría conocer tu opinión. Para ello, hemos preparado un breve cuestionario.

 

 

 

 

 

x
Utilizamos cookies de terceros para mejorar nuestros servicios y ajustar la web a los habitos de navegación de los usuarios.
Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información aqui.