Microsite es: . Grupo:
You are here

Bikaintasun zientifikoaren María de Maeztu saria jaso du CIC nanoGUNEk

06/04/2017

‘Severo Ochoa’ eta ‘María de Maeztu’ sariak ematen dizkie Estatuko Ikerketa Agentziak nazioartean eragina eta garrantzia duten emaitzengatik nabarmentzen diren ikerketa-zentro eta -unitateei.

Aurtengo deialdian, sei ‘María de Maeztu’ akreditazio eman dira Espainia osoan, eta horietako bat nanoGUNErentzat izan da. Horiez gain, zazpi ‘Severo Ochoa’ sari banatu dira. ‘Maria de Maeztu’ akreditazio berriek 500.000 euroko finantziazioa izango dute urtean, lau urtez.

Deialdi berria eta gero, dagoeneko 25 ‘Severo Ochoa’ zentro eta 16 ‘Maria de Maeztu’ unitate daude. Bikaintasun zientifikoari dagozkien hautaketa- eta ebaluazio-prozedurek eta irizpideek, eskakizun-mailek eta baldintzek ez dute desberdintasunik ezartzen sari baten eta bestearen artean; izan ere, zentroen eta unitateen emaitza zientifikoei eta programa estrategikoei ematen zaizkie sariak, nazioarteko 100 zientzialari entzutetsuk baino gehiagoren ebaluazio zorrotzaren ondoren. Hartara, ikerketaren bikaintasun-maila eta kalitatea bermatzen dira, eta bataren eta bestearen arteko desberdintasunak gobernantza, egitura, eta kudeaketa- eta antolaketa-printzipioen arabera ezartzen dira soilik, eta baita zentro eta unitateei eskatzen zaien gutxieneko masa kritikoaren arabera ere.

Bikoitza da deialdiaren helburua: batetik, azken lau urteetan nazioartean eragina eta garrantzia duten emaitzengatik nabarmendu diren zentro eta unitaterik onenak aintzatestea eta akreditatzea; bestetik, zentro eta unitateek lau urterako landu dituzten plan eta programa estrategikoen finantziazioa, horren bidez haien ahalmen zientifikoak finkatzeko eta nazioartean aitzindari izaten laguntzeko.

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.