Microsite es: . Grupo:
You are here

Albisteak

Ekonomiaren garapenerako sailburuaren bisita nanoGUNEra

24/07/2015

Arantxa Tapia sailburuak ELKARTEK aurkeztu du CIC Nanogunera egindako bisitaldian, eta zentroaren ibilbidea eta ikerketari egindako ekarpena goraipatu ditu. ZTBESko agenteen artean lankidetza-ikerketa sustatzeko programa bat da ELKARTEK.

Charge and spin transport in graphene devices, PhD Thesis by Luca Pietrobon

02/07/2015

Luca Pietrobon, Pre-doctoral Researcher at the Nanodevices Group at nanoGUNE, receives his PhD at the University of the Basque Country (UPV/EHU) after the defense of his thesis project on Friday 5 June 2015. His research work, entitled “Charge and spin transport in graphene devices", has been developed under the supervision of the Nanodevices Group Leader and Ikerbasque Research Professor Dr. Luis E. Hueso.

NanoGUNE bekak: master ikasleentzako deialdia zabaldu da

MOKE set up
24/06/2015

UPV/EHUko Nanozientzia eta Material Berrien Masterren titulazioetako ikasleei zuzendutako 4 beka eskaintzen ditu nanoGUNEk, ikerketa zentroko taldeen baitan master tesia egin nahi duten ikasleei zuzenduta.

NanoGUNEren webgune berria: orotariko publikoarentzako gunea

nanoGUNE_webgunea
19/06/2015

Bisitarien partaidetza sustatzea eta zentroaren lanari buruz berri emateko gune dinamikoa sortzea izan dira gure helburuak

Udako praktika-ikasleak iritsi dira!

aurkezpena
17/06/2015

Udara iristear dago, baita gure udako praktika-ikasleak ere. Aurten, 10 gradu-ikaslek hartuko dute parte gure Udako Praktika Programan eta bi hilabetez ikerketa proiektu batean lan egingo dute nanoGUNEn.

CAF, Petronor eta IKOR, CIC nanoGUNEko bazkide gaurdanik

Bazkide berriak: CAF, Petronor, IKOR
15/06/2015

Hiru eragile industrial horien partaidetzari esker, ezagutza eta teknologia transferitzeko estrategia sendotuko du ikerketa-zentroak. Bestalde, zentroaren xede estrategikoa ere indartuko du puntako hiru enpresa horien partaidetzak, bai eta industriarekin eta industriarako egiten duen lana ere.

Nanoscale Infrared Near-Field Spectroscopy, PHD thesis by Florian Huth

Florian Huth
26/05/2015

Florian Huth, Pre-doctoral Researcher at the Nanooptics Group at nanoGUNE, receives his PhD at the University of the Basque Country (UPV/EHU) after the defense of his thesis project on Monday 25 May 2015. Hir research work, entitled Nanoscale Infrared Near-Field Spectroscopy", has been developed under the supervision of the Nanooptics Group Leader and Ikerbasque Research Professor Dr. Rainer Hillenbrand.

Estitxu Villamor CIC nanoGUNEko ikertzaileak aipamen berezia lortu du CAF-Elhuyar sarietan

18/05/2015

NanoGUNEko Nanogailuen taldean doktorego tesia egin duen Estitxu Villamor ikertzaileak aipamen bereziaren diploma jaso du CAF-Elhuyar sarietan. Sari horien helburuak dira zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea. Elhuyar Fundazioak antolatzen ditu, CAF enpresaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren diru-laguntzaz.

Aspargi, Inbiomed eta nanoGUNE, Parkinsonaren aurka elkarlanean

Microphotography of live young neurons, derived from human stem cells, growing on a synthetic matrix produced at nanoGUNE.
23/04/2015

Aspargik, Gipuzkoako Parkinson Elkarteak, Inbiomed-ek eta nanoGUNEk elkarrekin prestatu duten ikerketa proiektua babestu du 6.000€ko beka batekin. Proiektuak neuronak hazteko forma berriak lantzen ditu, gaixotasunaren funtzionamendua ulertzeko eta tratamendu berriak bilatzeko intentzioarekin.

Aro berri bati ekin dio Grapheneak

graphenea, nanogune
14/04/2015

Enpresaren bosgarren urteurrena iristean Graphenearen bazkide izateari utzi dio CIC nanoGUNEk, haren sortzaileak, Nanotechnology Investment Group SL-rekin sinatutako hitzarmenari jarraikiz. Nanoteknologiaren garapenerako funtsezko materiala den grafenoaren sektoreko erreferentzia bihurtu da Graphenea nazioartean

Pages

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.