Microsite es: . Grupo:
You are here

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Osteguna, Otsailak 08, 2018 (Egun osoa) to Ostirala, Otsailak 09, 2018 (Egun osoa)

Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an.

Otsailaren 8an eta 9an, CIC nanoGUNE, Materialen Fisika Zentroak (CFM, CSIC-UPV/EHU), CIC biomaGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC)-ak  egun hori oroitzeko hainbat jarduera egingo dituzte. Jarduera horien helburuak zientziaren diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua diren ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzatela sustatzea dira.

Jarduerak

1. Ezagutzen duzu emakume zientzialaririk?

Otsailak 8, 9:15 - 12:15 - nanoGUNEn eta biomaGUNEn

Eskola umeentzat - Aurrez adostutako taldea

Lehen hezkuntzako neska-mutilei zuzendutako zientzia tailerra. Gure ikerketa zentroetako emakumezko ikerlariek historian zehar emakumeek zientzian izandako rola nabarmentzeko hainbat jarduera egingo dituzte, baita hainbat frogantza zientifiko ere, bi orduko tailer baten bidez.

Aurten, Ibai Ikastolako 50 ikasle inguruk eta San Alberto Magno eskolako talde batek parte hartuko dute tailer honetan.

2. Donostia: Emakume ikerlarien hiria

Otsailak 8, 19:00 Koldo Mitxelenako Ekitaldi aretoan eta Udaberri-berri bar

Publiko guztientzat. Sarrera librea tokia bete arte. Hitzaldiak gazteleraz izango dira.

Gure ikerketa zentruetako ikerlari emakumeak protagonista direla, dibulgazio hitzaldi motzen saioa ospatuko dugu. Zientzaren arloko punta puntako eta gaurkotasuneko gaiak aurkeztuko dizkigute. Saioa amaitzean, Udaberri-berri tabernan elkartuko gara solasaldia jarraitzeko pote bat hartzen dugun bitartean.

  • Dra. Sara Barja (Ikerbasque Research Fellow, CFM)
  • Dra. Maia García (Ikerbasque Research Fellow, DIPC. Loreal Women Researcher 2017 saria)
  • Dra. Deung-Jang Choi (Ikerbasque Research Fellow, CFM. Ikerlari bisitaria, CIC nanoGUNE)
  • Dra. Marta Autore (Post-doc ikerlaria, CIC nanoGUNE)
  • Dra. Aitziber López Cortajarena (Ikerbasque Research Professor, CIC biomaGUNE)

+ Info

3. Amona's power

Otsailak 9, 10:30 Materialen Fisita Zentroan (Manuel de Lardizabal Pasealekua 5, 20018 Donostia)

+ 55 urteko emakumeak (PLAZAK BETE EGIN DIRA eta izen ematea itxi egin dugu)

55 urtetik gorako emakumeei zuzendutako bisita eta tailerra. CFM-ko emakume ikerlariak lagunduta, ikerketa munduaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute, gure zentroetan jorratzen den bikaintasun eta nazioarteko giroan murgilduz. Tailerran egunerokotasunean ezkutatzen den zientzia estalgabetuko dugu, gure baitan bizi den zientzialaria esna dadin, etxean egin ahal izango ditugun experimentuak azalduz.

Jarduera honetan parte hartzeko ezin bestekoa da izena ematea orrialde honen bukaeran dagoen formulario betez edo telefono honetara deituz:
688673654

4. Zientzia bada nesken kontua

Otsailak 9, 17:30etan CIC nanoGUNEn (Tolosa Hiribidea 76, 20018 Donostia)

Emakumezko nerabeentzat (PLAZAK BETE EGIN DIRA eta izen ematea itxi egin dugu)

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako tailerra. NanoGUNEko emakumezko ikerlariek gidatua, neskak "egun batez zientzialari" izango dira eta hainbat esperimentu nanozientifiko egingo dituzte.

Jarduera honetan parte hartzeko, izena eman behar da gurasoen baimenarekin, orrialde honetan dagoen formularioa betez.

5. Eskola taldeen bisita

Otsailak 9, 9:30, CFM eta DIPCn

Nerabeentzat

CFM eta DIPC-ren eskola-bisita programen baitan, ikasle talde batek emakume zientzialariek bakarrik gidatutako bisita egin eta zientzia arloan emakumeak duen paperaren inguruan ikasteko aukera izango dute. Bisita hau aldez aurretik itxi da eskolarekin.

6. WinS Colloquium: Ibilbide profesionala akademiatik kanpo

Otsailak 9, 12:00 CIC biomaGUNEn

Ikerlariak

Seminario honetan Grapheneako Alba Centeno Perez eta Midatech Pharma-ko Africa G. Barrientos doktoreek akademiatik enpresara joateari buruz duten ikuspuntua azalduko dute. Hitzaldi labur batzuen ondoren, solasaldi irekia izango da eta ikerlari parte-hartzaileek ibilbide profesionalean akademiatik enpresara salto egitearen alde onak eta txarrak aztertuko dituzte. Informazio gehiago hemen.

 

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunari buruzko informazio gehiago:

Inscripción | Izen ematea

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.