Lege-oharra

(2018/06/25an egunerotako testua)

LEGE INFORMAZIOA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, 10. artikuluan xedatzen duenez, informazioaren gizarteko zerbitzuen emaileak hala zerbitzuaren hartzaileei nola organo eskudunei ondorengo informazioa, baliabide elektronikoen bidez, edozein unetan, erraz, zuzenean eta doan kontsultatzea ahalbidetzeko beharrezko baliabideak eduki beharko ditu:

Domeinuaren izena: www.nanogune.eu

e-mail: nano@nanogune.eu

Jabea: NANOZIENTZIETAKO IKERKETA KOOPERATIBOKO ZENTROA ELKARTEA – CIC nanoGUNE (aurrerantzean, "CIC nanoGUNE") entitatea. Donostiako (Gipuzkoa) Tolosa hiribideko 76.ean kokatuta dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroko 1. sekzioan AS/G/12418/2006 zenbakiarekin inskribatuta eta bere IFK zenbakia G-20903449 da.

ERABILERA BALDINTZAK

Esparrua, xedea eta irismena

Xedapen hauek (aurrerantzean, «ERABILERA BALDINTZAK»), CIC nanoGUNEk www.nanogune.eu domeinuaren bitartez (aurrerantzean, «WEBGUNEA») Interneteko erabiltzaileen esku (aurrerantzean, «ERABILTZAILEAK») jarritako web-orri zerbitzua kontsultatzeko eta erabiltzeko baldintzak arautzen dituzte.

Aurretik esandakoari kalterik egin gabe, CIC nanoGUNEk WEBGUNEAren bidez ERABILTZAILEAREN esku jartzen dituen eduki jakin batzuk kontsultatzeko eta zerbitzu batzuk erabiltzeko, baliteke baldintza berezi batzuk bete behar izatea (aurrerantzean, «BALDINTZA BEREZIAK»). Kasuan kasu, baldintza horiek erabilera baldintza hauek ordezkatu, osatu eta/edo aldatuko dituzte, eta kontraesanik izanez gero, baldintza bereziak gailenduko zaizkie baldintza hauei. BALDINTZA BEREZI horiek WEBGUNEAN bertan kontsultatu ahal izango dituzte ERABILTZAILEEK.

Ondorioz, aipatutako edukiak kontsultatu eta/edo zerbitzuak erabili baino lehen, ERABILTZAILEAK arretaz irakurri beharko ditu, eta kasuan kasu, aipatutako edukia kontsultatu eta/edo zerbitzua erabiltzerakoan, hori arautzen duten BALDINTZA BEREZIEN bertsio argitaratua onartu.

CIC nanoGUNEk edukiak, ERABILERA BALDINTZA hauek, kasuan kasu, BALDINTZA BEREZIAK, eta oro har, WEBGUNEAREN diseinua eta konfigurazioa osatzen duten elementuak edozein unetan aldatu edo eguneratzeko ahalmena izango du, aurretiazko jakinarazpenik egin behar izan gabe, betiere honako mugen barruan: (i) Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, WEBGUNEKO «Kontratatzailearen Profila» Atalean jasotako edukiekin lotuta finkatutakoak eta (ii) lege horri jarraiki CIC nanoGUNEk, kasuan kasu, WEBGUNEAN jendearentzat kontsultagarri eduki behar dituen edukien gardentasunaren inguruko legedia aplikagarriarekin lotutakoak.

WEBGUNEAREN azken eguneratzean argitaratutako sarbide eta/edo erabilera baldintzak bete beharko dira, eta bisitaldi bakoitzean, une horretan WEBGUNEAN argitaratuta daudenak izango dira aplikagarriak.

ERABILTZAILEAK, WEBGUNEAN sartzean, webgunearen erabilera-erregimena arautzen duten ERABILERA BALDINTZA hauek onartu eta baimenduko ditu, berariaz eta eragozpenik gabe, eta onarpen horrek izenpetutako idatzizko edozein kontraturen baliozkotasun eta eraginkortasun berberak izango ditu. ERABILTZAILEAK ez baditu ERABILERA BALDINTZA hauek osorik onartzen, ez du WEBGUNERA sartzeko baimenik izango.

ERABILTZAILEAREN erregistroa eta pasahitza

WEBGUNEA erabiltzeko eta/edo CIC nanoGUNEk horren bidez eskura jarritako eduki eta/edo zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea izateko (Eremu pribatua) ERABILTZAILE gisa erregistratu beharra dagoen kasuetan, erabiltzailea horretarako informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen erantzulea izango da.

Aipatutako erregistroa CIC nanoGUNEk unean-unean finkatuta daukan moduan gauzatuko da eta erregistro horren bidez ERABILTZAILEARI (i) «log» identifikatzaile bat eta (ii) pasahitz bat emango zaizkio, saioa edozein unetan hasi ahal izateko, WEBGUNEAREN erabiltzaile erregistratu gisa.

ERABILTZAILEAK esleitzen zaizkion identifikatzailea eta pasahitza modu egokian erabili beharko ditu, horiek zaintzearen eta isilpean gordetzearen erantzulea izango da eta hirugarrenei ez uzteko –ez aldi baterako ez betiko– konpromisoa hartuko du, baita bestelako pertsonei sarbidea ez ahalbidetzekoa ere.

Norbaitek identifikatzailea eta pasahitza lapurtu edo baimenik gabe eskuratzen badu, edo galtzen badu, ERABILTZAILEAK berehala CIC nanoGUNEri jakinarazi beharko dio, azken honek baliogabetu ditzan. CIC nanoGUNE ez da inola ere baimendu gabeko hirugarrenek ERABILTZAILEAREN identifikatzailea eta pasahitza erabiliz egindako ekintzen erantzulea izango, ERABILTZAILEAK aipatutako jakinarazpena egiten ez dion bitartean.

WEBGUNEAREN sarbide eta erabilerarekin lotutako baldintza ekonomikoak

BALDINTZA BEREZIETAN besterik adierazi ezean, WEBGUNERAKO eta bertako edukietarako sarbidea doakoa da, ERABILTZAILEAK bere hornitzailearekin kontratatuta daukan telekomunikazio sarerako konexioaren kostua izan ezik.

Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren eskubideak

WEBGUNEAREN gaineko Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren eskubide guztiak legez erreserbatuta daude eta ERABILTZAILEAK sarbidea izateak ez du esan nahi, inola ere, CIC nanoGUNEren eta/edo edozein hirugarrenen titularitatekoak edo jabetzakoak diren aktiboen erabilera-lizentziarik edo eskubiderik ematen zaionik. Eskubide erreserba hau (i) bai kanpoko itxurari (look and feel) eta WEBGUNEAREN nabigazioaren kode, diseinu eta egiturari (ii) bai WEBGUNEAN dauden eta zabaldu daitezkeen edozein formatutako edukiei dagozkie (adib., dibulgaziozko artikuluak, lan zientifikoak, argazki esperimentalak, etab.).

WEBGUNEAN izen komertzialen, marken, logotipoen edo bestelako ikur bereizgarrien erreferentziak barne hartzen badira, dela CIC nanoGUNEren titularitatekoak dela hirugarrenenak, debekatuta egongo da horiek erabiltzea CIC nanoGUNEren berariazko baimenik edo legezko titularraren baimena eduki ezean.

WEBGUNEAN jasotako informazioa berregitea, kopiatzea, zabaltzea, aldatzea, jendearen eskura jartzea eta antzeko beste edozein jarduera egitea debekatuta dago, baita bertan jasotako materialen diseinu, hautapen eta aurkezteko moduarekin lotuta aipatutako jarduerak egitea ere, helburua eta egiteko modua edozein izanda ere, horretarako CIC nanoGUNEren baimenik eduki ezean.

Ondorioz, BALDINTZA BEREZIETAN bestelakorik adierazi ezean, ERABILTZAILEAK WEBGUNEAREN bitartez bere esku jarri diren edukiak eta zerbitzuak modu pertsonalean eta pribatuan bakarrik ikusi eta erabili ahal izango ditu, betiere aipatutako eduki eta/edo zerbitzuekin jarduera komertzial edo profesionalik egiteko helbururik gabe.

Halaber, WEBGUNEAK funtzionatzeko, sarbidea izateko eta erabili ahal izateko beharrezkoak diren ordenagailu programak deskonpilatzea, desmuntatzea, atzeranzko ingeniaritza egitea, azpilizentziak ematea edo edozein modutara transmititzea, itzultzea edo lan eratorriak egitea debekatuta dago. ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN instalatutako edozein babes gailu edo segurtasun sistema ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatzeari uko egin beharko dio.

Erantzukizunak eta bermeak

WEBGUNEA erabiltzen duenak bere erantzukizunpean egiten du. WEBGUNERA sartzean, ERABILTZAILEAK hitz ematen du (i) ez duela CIC nanoGUNEren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzakeen ezer egingo, ezta WEBGUNEA kaltetu, ezgaitu edo gainkargatu dezakeen ezer ere eta (ii) Legeekin eta trafiko erabilerekin guztiz bat datorren modu batean erabiliko duela.

Beraz, ERABILTZAILEAK CIC nanoGUNEren eta/edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar hori urratzearen ondorioz kalte-galerak sortzen badira.

CIC nanoGUNEk WEBGUNEAK behar bezala funtzionatzeko eta birusak eta osagai kaltegarriak hautemateko egokitzat jotzen dituen segurtasun neurriak ezartzen ditu. Hala eta guztiz ere, ERABILTZAILEAK jakin behar du Interneten sistema informatikoen segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak, eta horrenbestez, CIC nanoGUNEk ezin duela bermatu (i) WEBGUNEAN jasotako edukiak eta zerbitzuak edozein unetan eskuratu ahal izatea, (ii) aipatutako edukietan akatsik ez egotea, ezta gertatzen den edozein akats konponduko duela ere, (iii) birusik edo ERABILTZAILEAREN sistema informatikoak (softwarea eta hardwarea) edo dokumentu elektronikoak eta dokumentu horietan barne hartutako fitxategiak alteratu ditzakeen elementu kaltegarririk izango ez denik, (iv) ezta ezarritako segurtasun neurriak gaindiezinak direnik ere.

Era berean, CIC nanoGUNEk zerbitzua, partzialki edo osoki, aldi baterako edo behin betiko eteteko eskubidea dauka, aldaketa teknikoen edo matxuren aurrean, aldez aurretik jakinarazita, posible bada, WEBGUNEAREN edo horretara zuzendutako beste edozein baliabideren bidez, betiere honako mugen barruan: (i) Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, WEBGUNEKO «Kontratatzailearen Profila» Atalean jasotako edukiekin lotuta finkatutakoak eta (ii) lege horri jarraiki CIC nanoGUNEk, kasuan kasu, WEBGUNEAN jendearentzat kontsultagarri eduki behar dituen edukien gardentasunaren inguruko legedia aplikagarriarekin lotutakoak.

ESTEKAK

Estekatutako guneak

WEBGUNEAREN bidez, nanoGUNEk ERABILTZAILEARI hirugarrenen jabetzako eta/edo hirugarrenek kudeatutako Interneteko beste gune edo atari batzuetara (aurrerantzean, «GUNE ESTEKATUAK») bideratuko dituzten estekak egiteko gailu teknikoak (adibidez, botoiak, lotura eta bannerrak) eskaintzen dizkio.

ERABILTZAILEAK kontuan hartu behar du estekak egiteko gailu horiek erabiliz WEBGUNETIK ESTEKATUTAKO GUNEETARA sartuz gero ERABILERA BALDINTZA HAUEK aplikagarri izateari utziko diotela.

CIC nanoGUNEk ez ditu ESTEKATUTAKO GUNEETAN jasotako eduki eta zerbitzuak ez ezagutzen ez kontrolatzen eta WEBGUNEAREN bitartez horietarako sarbidea emateak ez du inola ere esan nahi (i) CIC nanoGUNEk ESTEKATUTAKO GUNEETAN barne hartutako eduki eta zerbitzuak aholkatu edo onartzen dituenik eta/edo (ii) CIC nanoGUNEren eta ESTEKATUTAKO GUNEAREN arduradunaren arteko harreman, elkarlan edo dependentziarik dagoenik.

Ondorioz, CIC nanoGUNEk ez du ESTEKATUTAKO GUNEEN gaineko inolako erantzukizunik hartzen bere gain, eta beraz, ez da ez haien funtzionamenduaren, ez horiek barne hartzen dituzten eduki eta zerbitzuen ezta ESTEKATUTAKO GUNE horietan barne hartutako esteken gaineko inolako erantzukizunik hartzen bere gain.

ERABILTZAILEAK ESTEKATUTAKO GUNE bateko edukiak, zerbitzuak edo bestelako edozein jarduera legez kanpokoak edo desegokiak direla jakinez gero, CIC nanoGUNEri berehala jakinarazi beharko dio, kasuan kasu, egokitzat jotzen dituen neurriak har ditzan.

Hiperestekak

Beste gune edo web-orri batzuetan hipertestuetarako loturak (hiperestekak) egitea baimentzen da, https://www.nanogune.eu webgunearen hasierako orrira zuzenduta baldin badaude, edo kasuan kasu, WEBGUNEAREN barruko beste edozein orrira (deep link), eta orri horiek leiho oso batean agertzen baldin badira, dagozkien URL helbideekin, WEBGUNERAKO hiperesteka jartzearen ondoriozko edozein erantzukizun bere gain hartuta.

Hiperesteka agertzen den webgune edo web-orrian ezingo da inola ere adierazi CIC nanoGUNEk hiperesteka hori jartzeko baimena eman duenik, CIC nanoGUNEk idatzizko berariazko baimenik eman ez badu.

Bere webgunean edo web-orrian hiperesteka jarri duen hirugarrenak CIC nanoGUNEren marka, izena, izen komertziala, errotulua, logotipoa edo CIC nanoGUNEren titulartasunekoa eta/edo WEBGUNEAREN ingurukoa den beste edozein elementu identifikatibo barne hartu nahi baldin badu, horretarako CIC nanoGUNEren aldez aurretiko baimena beharko du, berariazkoa eta idatzizkoa.

Aurretik esandako guztiari kalterik egin gabe, https://www.nanogune.eu webguneko web-orri bat CIC nanoGUNEkoa ez den beste webgune bateko leihoan framing teknikaren bidez agertzea erabat debekatuta dago, CIC nanoGUNEren berariazko baimena izan ezean.

Halaber, https://www.nanogune.eu webgunearen bidez zabaldutako edozein eduki WEBGUNEKOA ez den beste webgune edo web-orri batean in line linking teknikaren bidez agertzea ere guztiz debekatuta dago, CIC nanoGUNEren berariazko baimena eduki ezean.

Hiperesteka bat aurretik esandako baldintzak betez jartzeak ez du inola ere esan nahi CIC nanoGUNEren eta hiperesteka agertzen den webgunearen edo web-orriaren jabearen artean harremanik dagoenik, ezta CIC nanoGUNEk bere edukiak eta/edo zerbitzuak onartu edo ontzat ematen dituenik ere.

Edozein kasutan, CIC nanoGUNEk WEBGUNERAKO edozein hiperesteka edozein unetan debekatzeko edo baliogabe uzteko eskubidea izango du, bereziki hiperesteka agertzen den webguneko edo web-orriko jarduera eta/edo edukiak legez kanpokoak baldin badira.

PRIBATUTASUN POLITIKA. DATU PERTSONALEN BABESA

Erabiltzaileak CIC nanoGUNEko datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza hurrengo estekan dauka.