Microsite es: . Grupo:
You are here

Master proiektuak

Nanoteknologia, materialen zientzia, fisika, kimika eta biologiako ikasleei zuzendutako master Proiektuak eskaintzen ditugu nanoGUNEn, gure ikerketa taldeetako batean Master Tesia egiteko.

Master Proiektuetarako hautagaiek master ikasle moduan izen emanda egon behar dute Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) edo Europako beste unibertsitate batean, baldin eta unibertsitate horrekin hitzarmena sinatzen bada.

2017ko Master beken eskaintza

NanoGUNEk 4 beka eskaintzen ditu ikerketa zentroko taldeen baitan master tesia egin nahi duten ikasleei zuzenduta.

Bekak 3000€-koak dira proiektuak irauten duen epe osorako eta ez dira helburu berbera duten beste laguntzekin bateragarriak. Interesa duten ikasleek master titulazio ofizial batean izen emanda eta onartuak egon beharko dute laguntza jasotzeko.

Hautagaiek CVa eta expediente akademikoa Irailaren 10erako bidali behar dute director@nanogune.eu helbidera, eta zein master proiektutan lan egin nahiko luketen zehaztu beharko dute.

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.