Microsite es: . Grupo:
You are here

Pribatutasun politika. Datu pertsonalen babesa

Informazio orokorra

Jarraian aurreikusitakoaren arabera, ERABILTZAILEEK WEBGUNEAREN bidez emandako datu pertsonalak CIC nanoGUNEren aldetik jasotzeari eta tratatzeari buruzko Pribatutasun Politika (aurrerantzean, «PRIBATUTASUN POLITIKA») ezarriko da.

CIC nanoGUNEk PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea dauka, legedia, jurisprudentzia eta/edo administrazio berritasunetara egokitzeko, baita WEBGUNEAREN bidez egiten dituen praktiketara ere, betiere ERABILTZAILEEN eskubideak eta interesak kontuan hartuta.

Nolanahi ere, CIC nanoGUNEk ERABILTZAILEEI datu pertsonalak eman aurretik PRIBATUTASUN POLITIKA ezagutu ahal izateko baliabide tekniko egokiak emango dizkie, datuak babestearen arloan indarrean dagoen legediari jarraiki lehenari dagozkion informatze eta baimentze zereginak behar bezala betetzeko.

Informazio-eskubidea

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan jasotakoari jarraiki, ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio CIC nanoGUNEk datu pertsonalen fitxategi bat daukala bere ardurapean, aurrerago zehaztuko ditugun helburuetarako sortua, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatuta dagoela.

CIC nanoGUNEk ez ditu spaming teknikak erabiltzen, eta WEBGUNEKO «Cookiei buruzko politika»  atalean berariaz idatzitakoaz aparte, WEBGUNEA bisitatze hutsagatik ez dira erregistratuta geratuko ERABILTZAILEAK. CIC nanoGUNEk informazio hau bakarrik tratatuko du: ERABILTZAILEAK erregistratzerakoan, CIC nanoGUNEk antolatutako jarduera/ekintzetan izena ematerakoan, CIC nanoGUNEk WEBGUNEAREN bidez eskainitako edozein zerbitzutan alta ematerakoan, lan eskaera bat egiterakoan eta/edo CIC nanoGUNEk WEBGUNEAREN bidez eskainitako zerbitzuez informatzerakoan emandakoa.

Datuen tratamenduaren helburua

Edozein informazio eskatzailek edo ERABILTZAILEK CIC nanoGUNEri WEBGUNEAREN bidez ematen dizkion datuak jasotzea eta tratatzearen xedeak hauek dira: (i) ERABILTZAILEAREKIKO harremana izatea eta harreman hori kudeatzea, (ii) CIC nanoGUNEk WEBGUNEAREN bidez eskura jartzen dizkion eduki eta zerbitzuetarako ERABILTZAILEAREN sarbidea eta erabilera kudeatzea, (iii) ERABILTZAILEEK egindako eskaerak kudeatzea eta online kontsultak informazio egokia emanez erantzutea, (iv) ERABILTZAILEARI CIC nanoGUNEren jarduerari dagokionez interesatzen zaizkion alderdien inguruan informatzea, informazioa ohiko kanaletatik edo elektronikoetatik helaraziz, eta (v) lan eskaintza/eskaera batekin lotutako edozein agiri eta/edo datu jasoz gero, dagokion hautapen prozesua egitea.

ERABILTZAILEAREN baimena

CIC nanoGUNEk WEBGUNEAREN bidez eskainitako edukiak edo zerbitzuak eskuratzeko ERABILTZAILE gisa erregistratu, WEBGUNEAN dauden formularioen bidez datuak eman edo kontsulta bat egiteko mezu elektroniko bat bidaliz gero, ERABILTZAILEAK edo informazio eskatzaileak adierazitako komunikazio bideetatik helarazitako datuak tratatzeko baimena ematen duela ulertuko da.

WEBGUNEAN eskuragarri dauden formularioetan, izartxo batekin (*) agertzen diren eremuetan eskatutako datu pertsonalen inguruko informazioa ematea nahitaezkoa izango da. Nahitaezkotzat jotzen diren eremuak betetzen ez badira edo datuak zuzenak ez badira, CIC nanoGUNEk ezingo du ERABILTZAILEAREN eskaera kudeatu, eskatutako informazioa helarazi edo eskatutako zerbitzuak eman.

Gauzak horrela, ERABILTZAILEAK, erregistratzeko prozedura betetzen ari den bitartean, edozein modutara, eta/edo WEBGUNEAN dauden formularioen bidez datuak ematen dituenean, PRIBATUTASUN POLITIKA onartu eta aipatutako formularioetan agertzen den «bidali» botoia (edo horren parekoa) klikatzen badu, aipatutako formularioan emandako informazioa eta datuak zehatzak eta egiazkoak direla adieraziko du.

Datu pertsonaletan edozein aldaketa gertatuz gero, datuen titularrak fitxategiaren arduradunari jakinarazi beharko dio, eta edozein kasutan bera izango da emandako datuen unean uneko egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzulea.

Hirugarrenen datuak emanez gero, titularrek datuak jakinarazteko berariazko baimena eman diotela adierazten du ERABILTZAILEAK.

ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio datuak aurretik deskribatutakoak ez diren helburuetarako tratatzeari uko egin diezaiokeela. Horretarako, ERABILTZAILEAK erregistratzerakoan berariazko baimen informatua emateari kalterik egin gabe, aurretik zehaztutako helburu guztietarako baimena ematen duela ulertuko da, datuak jasotzen direnetik 30 egun naturaleko epean aurkakorik adierazten ez badu.

Datuetan sartu, horiek zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak

ERABILTZAILEAK bere datu pertsonalak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal izango ditu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan bertan jasotako baldintzetan eta moduan, fitxategiaren arduradunari idatzizko eskaera bat helaraziz, indarreko legedian xedatutako moduan, honako helbidera: NANOZIENTZIETAKO IKERKETA KOOPERATIBOKO ZENTROA ELKARTEA-CIC nanoGUNE, Tolosa hiribidea 76, 20018 – Donostia (Gipuzkoa).

Datuak lagatzea

ERABILTZAILEAK ematen dituen datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.

Konfidentzialtasuna eta Segurtasuna

CIC nanoGUNEk ERABILTZAILEAK emandako datu pertsonalak konfidentzialak izango direla eta datu pertsonalen arloko indarreko legediari jarraiki tratatuko dituela bermatzen du, eta hala, horiek isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du.

Halaber, ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio CIC nanoGUNEk abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan jasotako babes maila emango diela bere datu pertsonalei –Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, garatzen duen Araudia onartu zen Dekretu horren bidez– eta eskura dauzkan bitarteko tekniko guztiak ezarri dituela Erabiltzaileak CIC nanoGUNEri ematen dizkion datuen galera, erabilera okerra, alterazioa, baimenik gabeko eskuratzea eta/edo lapurreta saihesteko, baina era berean, Interneteko segurtasun neurriak menderaezinak ez direla ere jakinarazten dio.

Datu pertsonalak babestearekin zerikusia daukan edozein gai kontsultatu nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke, ondorengo posta elektronikoaren bidez: nano@nanogune.eu

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.