Albisteak

  • Hainbat neurri enpresen nanoteknologiako eskaria handitzeko

    Proiektuari Nanofransfer nanozientzien aldeko apustua euskal ekonomiaren ekoizpena eraldatzeko prozesuan funtsezko estrategiatzat hartzen du Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko, Tecnaliako, CIC Nanoguneko, NanoBasque-SPRIko eta Deustuko eta Euskal Herriko Unibertsitateetako adituek proiektu bat egin dute elkarrekin, Euskal Autonomia Erkidegoan nanozientzien, mikroteknologien eta nanoteknologien garapena eta ezarpena aztertzeko. Proiektuari Nanofransfer izena eman zaio eta nanozientzien aldeko apustua euskal ekonomiaren ekoizpena eraldatzeko prozesuan funtsezko estrategiatzat hartzen du. Halaber, nanoteknologiak fabrikazio prozesuetan eta merkatuari eskaintzen zaizkion produktuetan txertatzea bizkortu beharra azpimarratzen du.

  • Reconfigurable magnetic nanopatterns

    A team of international scientists led by researchers of the CUNY Advanced Science Research Center (ASRC) and the Politecnico of Milan, and involving researchers from nanoGUNE, has demonstrated a novel approach for designing fully reconfigurable magnetic nanopatterns whose properties and functionality can be programmed and reprogrammed on-demand. The research has been featured on the June 2016 issue of Nature Nanotechnology.

  • Bihotzekoak eta immigranteak, nanoKOMIK sarietako irabazle

    Gaur arratsaldean izan da nanoKOMIK erronkaren sari-banaketa, DSS2016ko egoitzan. Lehen saria Crisis cardíaca komikiarentzat izan da, nanoteknologia biomedikuntzan erabiltzearen inguruko gaia ukitzen duen lan bat. Egilea: Dayanne Huayhua (Aranjuez). Bigarren saria Asier Murillok irabazi du (Iruñea), Milan man izeneko komikiarengatik. Murillok Mediterraneoan gertatzen ari den immigrazioari buruzko gaurkotasun-istorio bat kontatzen du. Horiez gainera, ikusleen saria eta sari berezi bat ere eman dira.

  • Ikerketa eta merkaturako transferentzia bultzatzeko hitzarmen bat

    José María Arias Mosquera Fundación Barriéko presidenteak eta Jose Maria Pitarke CIC nanoGUNEko zuzendari nagusiak hitzarmen bat sinatu dute, gaur, Donostian, Fundación Barriék bere Zientzia Funtsaren bidez emaitza zientifiko-teknologikoak merkatura transferitzeko garatu duen metodologia ezartzeko nanoGUNEn.

  • Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta CIC nanoGUNEk nanoteknologia sustatzeko hitzarmena sinatu dute

    Euskal Parkeetako presidente José Miguel Corresek eta nanoGUNE IKZko zuzendari José María Pikarte de la Torrek izenpetu duten lankidetza-hitzarmenaren bidez, erakunde biek konpromisoa hartu dute nanoteknologia sustatzearen alde lan egiteko.

  • CENTINELA proiektuak Inspire programa irabazi du

    Aste honetan, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin duen hitzarmenaren lehen balantzea aurkeztu du Petronorrek, bai eta Inspire berrikuntza irekiaren programaren hiru proiektu irabazleak ere. Proiektu irabazleetako bat da CENTINELA proiektua, Materialen Fisikako Zentroak, CIC nanoGUNEk eta Burgosko Unibertsitateak egina.

  • CIC nanoGUNEK parte hartuko du Urbanzientzia ekitaldian

    nanoGUNEk parte hartuko du Urbanzientzia ekitaldian. Zientzia kalean zabaltzeko asmoa du ekitaldi horrek, eta TEKNAHIk antolatu du DSS2016-ko egitasmoen artean dagoen OLATU TALKAren barruan.

  • 'In fraganti' harrapatu dituzte erreakzio kimiko baten bitarteko substantziak

    CSIC-UPV/EHU Materialen Fisika zentroko, DIPCko eta nanoGUNEKo zenbait ikertzailek, nazioarteko elkarlan baten baitan, lehenbizikoz atera diete argazkia erreakzio konplexu baten bitarteko espezieei, eta haien loturen konfigurazioa identifikatu dute. Zehazki, zilar-gainazal baten gainean enediina molekulei gertatzen zaizkien aldaketa kimikoen sekuentzia konplexu baten bitarteko espezieen bilakaera aztertu dute, eta haien portaera azaltzen duten mekanismo mikroskopikoak ebatzi. Nature Chemistry aldizkariak argitaratu du ikerketa hau bere azken zenbakian.

  • Hidrogeno eta grafenozko iman atomikoak

    nanoGUNEko ikertzaileek, Madrilgo Unibertsitate Autonomoarekin eta Grenobleko Néel Institutuarekin lankidetzan, frogatu dute hidrogeno-atomo bat grafeno-geruza batean absorbatze hutsak magnetizatu egiten duela grafenoaren eremu zabal bat. Lehen aldia da halako gauza bat frogatzen dutela. Hidrogeno-atomoen manipulazio selektiboari esker, doitasun atomikoko grafeno magnetikoa lor daiteke. Lana Science aldizkari entzutetsuan argitaratu dute.

  • NanoGUNEko ikertzaileek zuzendu dute Nature Photonics aldizkariko azalean argitaratutako grafenoari buruzko ikerketa

    CIC nanoGUNEko ikertzaileek, ICFOrekin eta Graphenea enpresarekin elkarlanean, argi infragorria ikusi dute lehen aldiz grafenozko nanoegituretan. Fotodetektagailuak, sentsoreak eta bestelako nanogailu optoelektroniko eta fotoniko efiziente eta izugarri txikiak egiteko bide berriak ireki ditu lanak. Nature Photonics aldizkariaren apirileko zenbakiaren azalean eman dute lan horren berri.

Agenda

nanoTEKA

Aurkitu argazkiak, irudi esperimentalak, bideoak, audioak eta nanoGUNErenirudi korporatiboa.

Harremana

Itziar Otegui
Komunikazio arduraduna
+34 943574024
i.otegui@nanogune.eu

Prentsa bulegoa:

+34 688860706
com@nanogune.eu