Microsite es: . Grupo:
You are here

Azpiegitura irekiak

Azpiegitura irekiak

Gure langileen eskura jartzen ditugu nanoGUNEn hainbat zerbitzu, hauek libreki erabiltzeko.

Aparkalekua

Lanean dauden bitartean autoa, txirrinda edo motorra aparkatzeko aukera dute langileek. Edozein solairutan eta tokitan aparkatu dezakete, -2 solairuan E prefijoz markaturiko tokietan izan ezik, hauek kanpo enpresentzat erreserbaturik daude eta.

Sukaldea eta jangela

Eraikinaren lehen solairuan sukaldea eta jangela kokatzen dira, zentroko langile guztiek erabil ditzaten. Sukaldea labeez, mikrohuin-labeez eta hozkailuez hornitzen da, eta jangelan hainbat mahai eta eserleku daude. Gune hau guztiek modu onenean aprobetxatzeko, hemen dituzu erabiltzeko arauak (erregistratutako erabiltzaileentzat soilik).

 

 

Mintegia

Mintegiak 72 pertsonentzako lekua du eta hizlari eta entzuleentzat beharrezkoa den guztia dago bertan: proiektorea, ordenagailuak, audioa, pantaila, arbela, mikrofonoak, etab.

Mintegia erabiltzeko nanoPeople aplikazioan erreserba egitea beharrezkoa da. Gela hau erabili nahi duten kanpoko erabiltzaileak Julene Lure edo Eider Garcíarekin kontaktuan jarri beharko dira.

 

Bilera-gelak

Eraikinaren puntu ezberdinetan banatuta daude bilerak ospatzeko lau gela, eta seminarioetarako gela txiki bat. Espazio hauetako bakoitzean mahai handi bat, proiektore bat edo telebista pantaila bat, eta ordenagailuentzako konexioak aurkituko dituzu. Tamaina ezberdinetako gelak ditugu, hauetan 8 eta 18 lagun artean sartu daitezke.

Bilera gelak erabiltzeko nanoPeople aplikazioan erreserba egitea beharrezkoa da. Gela hau erabili nahi duten kanpoko erabiltzaileak Julene Lure edo Eider Garcíarekin kontaktuan jarri beharko dira.

Interakzio-gunea

Eraikinaren sarreran langile eta bisitariek erabili dezaketen gune ireki bat dago. Bertan, mahaiak, sofak, arbelak eta zientzia literaturaz beteriko apalategiak daude. Office txiki bat aurki dezakegu hemen, eta janari eta edari salmentarako makinak ditugu. Gainera, gune ireki hau panel mugikorren bitartez harrera-lekutik banantzeko aukera dago mota guztietako ekitaldiak ospatzeko.

Interakzio guneak hainbat funtzio ditu eguneroko bizitzan (bilerak egiteko, deskantsurako, urtebetetzeak ospatzeko…) eta, batik bat, sozializatzeko gune aproposa da.

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.