Microsite es: . Grupo:
You are here

Albisteak

Albisteak: TechTransfer

Hainbat neurri enpresen nanoteknologiako eskaria handitzeko

Nanotransfer Seminar
29/06/2016

Proiektuari Nanofransfer nanozientzien aldeko apustua euskal ekonomiaren ekoizpena eraldatzeko prozesuan funtsezko estrategiatzat hartzen du Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko, Tecnaliako, CIC Nanoguneko, NanoBasque-SPRIko eta Deustuko eta Euskal Herriko Unibertsitateetako adituek proiektu bat egin dute elkarrekin, Euskal Autonomia Erkidegoan nanozientzien, mikroteknologien eta nanoteknologien garapena eta ezarpena aztertzeko. Proiektuari Nanofransfer izena eman zaio eta nanozientzien aldeko apustua euskal ekonomiaren ekoizpena eraldatzeko prozesuan funtsezko estrategiatzat hartzen du. Halaber, nanoteknologiak fabrikazio prozesuetan eta merkatuari eskaintzen zaizkion produktuetan txertatzea bizkortu beharra azpimarratzen du.

Ikerketa eta merkaturako transferentzia bultzatzeko hitzarmen bat

Fundación Barrié - CIC nanoGUNE hitzarmenaren sinadura
06/06/2016

José María Arias Mosquera Fundación Barriéko presidenteak eta Jose Maria Pitarke CIC nanoGUNEko zuzendari nagusiak hitzarmen bat sinatu dute, gaur, Donostian, Fundación Barriék bere Zientzia Funtsaren bidez emaitza zientifiko-teknologikoak merkatura transferitzeko garatu duen metodologia ezartzeko nanoGUNEn.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta CIC nanoGUNEk nanoteknologia sustatzeko hitzarmena sinatu dute

25/05/2016

Euskal Parkeetako presidente José Miguel Corresek eta nanoGUNE IKZko zuzendari José María Pikarte de la Torrek izenpetu duten lankidetza-hitzarmenaren bidez, erakunde biek konpromisoa hartu dute nanoteknologia sustatzearen alde lan egiteko.

nanoGUNEk bere bosgarren spin-offa jarri du martxan

08/10/2015

Prospero Biosciences enpresak teknologia berritzaile bat garatuko du, masa-espektrometriaren industrian aplikazio-eremu berri bat irekitzeko gai dena. Besteak beste, markatzaile biologikoen ikerketan aurrerapauso esanguratsuak emateko aukera emango du.

nanoGUNE and its spin-offs will be represented at the Nanomercosur event

nanomercosur
02/10/2015

The 5th edition of Nanomercosur is taking place from 6 to 8 October in Buenos Aires, Argentina, and nanoGUNE and its spin-off companies will be represented in the Brokerage event and the nanoBasque space of the exhibition area. 

Miryam Asunción: “Berrikuntzaren bitartez aldatu behar da Euskal Herriko industria, azken urtetako desindustrializazio prozesua geldituz”

29/07/2015

NanoGUNEko Teknologia Transferentziako arduradunak, Miryam Asunciónek, euskal industria modeloa aztertzen du International Innovation aldizkarian, baita honek ikerketan eta garapenean oinarritutako ekonomia indartsu eta lehiakor bat sortzeko dituen erronkak ere.

NanoGUNEren webgune berria: orotariko publikoarentzako gunea

nanoGUNE_webgunea
19/06/2015

Bisitarien partaidetza sustatzea eta zentroaren lanari buruz berri emateko gune dinamikoa sortzea izan dira gure helburuak

CAF, Petronor eta IKOR, CIC nanoGUNEko bazkide gaurdanik

Bazkide berriak: CAF, Petronor, IKOR
15/06/2015

Hiru eragile industrial horien partaidetzari esker, ezagutza eta teknologia transferitzeko estrategia sendotuko du ikerketa-zentroak. Bestalde, zentroaren xede estrategikoa ere indartuko du puntako hiru enpresa horien partaidetzak, bai eta industriarekin eta industriarako egiten duen lana ere.

Aro berri bati ekin dio Grapheneak

graphenea, nanogune
14/04/2015

Enpresaren bosgarren urteurrena iristean Graphenearen bazkide izateari utzi dio CIC nanoGUNEk, haren sortzaileak, Nanotechnology Investment Group SL-rekin sinatutako hitzarmenari jarraikiz. Nanoteknologiaren garapenerako funtsezko materiala den grafenoaren sektoreko erreferentzia bihurtu da Graphenea nazioartean

CTECHnano, nahierarako konponbideak industriarentzat

17/02/2015
  • Irtenbide berriak garatzen ditu CIC nanoGUNEren ekimenez sortu den CTHECnano enpresak
  • Materialen propietateak aldatzeko aukera ematen du ALD teknologiak (Atomic Layer Deposition)
  • Material batek berariazko propietateak behar dituenean aplikatzen da teknologia hori

Pages

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.