Microsite es: . Grupo:
You are here

Enpresa berriak

NanoGUNE ideia berrien bila dihardu etengabe, bai aurkikuntza-zientifiko berriak ekarriko dituzten ideiak, baita nanoteknologia oinarri duten garapenak ekarriko dituztenak ere. Ikerlariek heuren ideiak hartu eta merkatu-ikuspegiarekin moldatu ditzaten sustatzen dugu. Eta nanoteknologia oinarri duten irtenbideak topatu nahi dituzten ekintzaileek gure ateak zabalik izango dituzte beti

Gure konpromisoaren adibide garbia dira oraindaino nanoGUNEn sortu ditugun lau enpresa berriak:

 

Graphenea-k kalitate handiko grafeno-xaflak merkaturatu eta grafenoan oinarritutako teknologiak garatzen ditu.

 

Simune-k neurrira egindako eskala atomikoko simulazioak eta simulazio elektromagnetikoak eskaintzen ditu.

 

 

Ctech-nano-k, geruza atomikoak jalkitzeko teknikan (ALD, ingelesezko sigletatik) oinarrituta, neurrira egindako estaldura zerbitzuak eta berariazko estaldura tresnak merkaturatzen ditu.

 

Evolgene-ek antzinako entzima ultraeraginkorren berreraikitzea egiten du sektore industrial desberdinetan erabili daitezen. 

 

NanoGUNEren bosgarren spin-off enpresa da, 2015eko urrian sortua. Enpresa-ekimen honen sustatzaileen artean daude, nanoGUNEz gain, Blick irakaslea (Hamburgoko Unibertsitateko irakaslea eta nanoGUNEko irakasle bisitaria), nanoGUNEko ikerlari diren Maria Arbulu eta Thales de Oliveira, eta enpresa-proiektuak abiarazten eta sustatzen dituen HASTEN Ventures erakundea. Prosperok enpresak teknologia berritzaile bat garatzen ari da, masa-espektrometriaren industrian aplikazio-eremu berri bat irekitzeko gai dena.

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.