Microsite es: . Grupo:
You are here

Jarduerak

100xciencia.4

Ostirala, Azaroak 22, 2019 (Egun osoa)

Zer egiten ari da zientzia zugatik?

Hilaren 22 eta 23an Donostian 100XCiencia.4 ekitaldia ospatuko da.

SOMMa-ren testuinguruan, Espainia mailako dozenaka bikaintasun ikerkuntza zentrok osatutako aliantza eta CIC nanoGUNE ere kide duena, herritarrei zientziatik gertuago egoteko aukera paregabea eskainiko zaie. Ikutu, entzun, elkar eragin, jolastu… ahal izateaz gain, zientzilarien hitzaldiak entzun eta beharbada beraiekin hitz egiteko aukera ere izango duzue, egiten dutena gertutik azaltzeko.

Ondorengoak izango dira, beste batzuen artean, 100xCiencia.4 ekitaldian jorratuko diren gaiak: ingurunea, medikuntza, nekazaritza eta abeltzaintza, eboluzioa, materiaren oinarriak, loaren apnea, neurozientzia, superkonputazioa, enpresa eta zientzia-berrikuntza, lengoaiaren zientziak, adimen artifiziala, astrofisika... Gainera, hainbat zientzialariren hitzaldi laburrez gozatu eta azokako standen artean kuxkuxean ibil zaitezkete. Zatozte zientziaren alorreko esperientzia eta ezagutzen unibertsora , egunero erabiltzen dugun gure inguruko ardatza.

Tabakalerako hitzordura etor zaitezte azaroaren 22ko arratsaldean, ostirala, eta azaroak 23 goizean. Herritar guztiei eta eskolei zuzendutako adin guztietarako dohako ekitaldia izanik… bertan elkar ikustea espero dugu!

Zuen inguruko lagun, senitarteko eta ezagunei informazioa helaraztea eskertuko genizueke… eta ez ezazue aukera galdu, zuen zain egongo gara!

Gehiago jakin nahi izanez gero, 100xciencia-ren web-orrian sartu.  

x
Hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Cookie-en erabilera konfiguratu edo baztertu dezakezu, edo informazio gehiago lortu HEMEN.