Microsite es: . Grupo:
You are here

Finantzaketa

Finantzaketa

Hauexek dira nanoGUNEren finantzaketa iturri nagusiak:

 

Europar Komisioa
NanoGUNE Europar Batasunaren FP7 eta H2020 proiektuetan kide aktiboa da; Europar Komisioak kudeatzen dituen funts garrantzitsuak lortu ditu.

 

Espainiako Gobernua
NanoGUNE lehen Consolider Zentroa izendatua izan zen Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzaren Consolider-Ingenio programaren baitan. Programa honek jakintza-arlo jakin batean zientzia espainiarra gidatzera deituak zeuden eta ibilbide sendoa zuten proiektuak sustatzeko helburua zuen.

Honetaz gain, nanoGUNEk espainiako I+G+b Plan Nazionalaren proiektu lehiakorretan parte hartzen du.

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila nanoGUNEren sustatzailea eta finantzaketa iturri nagusia da. NanoGUNE sail honek zuzentzen duen nanoBasque Estrategiaren eragile nagusia da, zeinak nanoteknologian oinarrituko den sektore ekonomiko berri bat garatzeko helburua duen. Nanozientzia eta nanoteknologia euskal enpresa-ingurunea transformatu eta dibertsifikatzeko tresna gisa ikusten dira hemen. NanoBasque Estrategiak euskal enpresa eta ikerketa eragileak nanoteknologiaren nazioarteko merkatu eta ekimenetan parte har dezaten bultzatzen du.

 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
NanoGUNEk IKERBASQUEren Zientziarako Euskal Fundazioaren, laguntza ere jasotzen du, izan ere, 10 Ikerbasque Ikerlarik eta sei Ikerbasque Fellow-k egiten dute lan nanoGUNEn deialdi lehiakorretan hautatuak izan ondoren.

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundia
NanoGUNEk Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen dituen hainbat berrikuntza proiektutan ere parte hartzen du. 

 

x
Hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Cookie-en erabilera konfiguratu edo baztertu dezakezu, edo informazio gehiago lortu HEMEN.