Microsite es: . Grupo:
You are here

Zure eskura

Gaur egun zientziak eta teknologiak gizartean duten papera inoiz baino garrantzitsuagoa da. Zientzia eta teknologia gizartearen eta ekonomiaren garapenarekin zuzenki lotuak daude. Beharrezkoa da gizakiarentzat zientziaren garapenak gizartean jokatzen duen paper nagusia ulertzea eta baloratzea. NanoGUNEren erronka nagusia zientziaren ezagutza zabaltzea da, gizarte kritikoa ahalbidetzeko eta etorkizuna modu sostenigarri zein argian eraikitzeko prest egon gaitezen.

Baina, goazen hasierara... zer da nanozientzia? Nanozientzia eskala oso txikiaren zientzia da: nano-eskalarena. Nanometro bat metro baten mila milioiren bat da. Nano-eskalan, 0,1 eta 100 nanometro bitartean (erradio atomikotik urruneko izpi ultramorearen uhin luzerara), materiaren oinarrizko osagaiak aurkitzen dira, baita biologiaren oinarrizko egiturak ere: DNA, erribosoma eta birusa. Baina tamaina ez da garrantzitsua den bakarra. Materiaren izaera eskala honetan oso berezia da. Eskala honetan aurkitzen ditugun objektuak atomo bat baino handiagoak izan ohi dira (atomo eta molekula kantitate garrantzitsuak izan ditzakegu), baina era berean nahiko txikiak dira euren propietateak mikro eta makro eskalan izan ditzaketen propietateetatik bereizteko. Are gehiago, fisika eta kimika ezberdintzen zailak dira eskala honetan eta diziplina klasikoak - fisika, kimika, biologia eta materialen ingeniaritza - nahastu egiten dira nanozientzia deritzogun diziplina sortuz.

Gehiago jakin nahi baduzu, bidali zure galderak!

 

nanoTeka

Right

Aurkitu argazkiak, irudi esperimentalak, bideoak, audioak eta nanoGUNEren irudi korporatiboa.

/eus/nanovisuals

Albisteak: Gizartea

Donostia International Physics Center-ek (DIPC), Materialen Fisika Zentroak (CFM CSIC-UPV/EHU), CIC nanoGUNEk eta CIC biomaGUNEk bat egin dute otsailaren 11n, astelehena, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatzeko programazio bateratua aurkeztuz. Donostian, otsailaren 15era arte, ostirala, luzatuko da programazioa; hitzaldi publikoak, tailerrak, bisitak eta mintegiak egingo dira ikerketa zentro antolatzaileetako 50 boluntario baino gehiagoren laguntzaz. Ekimenak mezu garbi bat zabaldu nahi du: Zientzia BADA nesken kontua.

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.