Microsite es: . Grupo:
You are here

Master proiektuak

Master proiektuak

Fisika, kimika, biologia, materialen zientzia eta nanoteknologia ikasleei zuzendutako Master Proiektuak eskaintzen ditugu nanoGUNEn, gure ikerketa taldeetako batean Master Tesia egiteko. Orrialde honen behekaldean zerrendatuta daude nanoGUNEko taldeek eskaintzen dituzten Master Proiektu desberdinak. Master ikaslea bazara eta proiektu hauetan interesa baduzu, proiektu bakoitzaren zientzialari arduradunarekin kontaktuan jarri behar zara zuzenean

Master Proiektuetarako hautagaiek master ikasle moduan izen emanda egon behar dute Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) edo Europako beste unibertsitate batean, baldin eta unibertsitate horrekin hitzarmena sinatzen bada.

2020ko Master beken eskaintza

  • Irekiera: 2020ko Apirilaren 1a
  • Epemuga: 2020ko Ekainaren 30a
  • Ebazpena: 2020ko Uztailaren 31a

2020ko Master beken deialdia abiatu dugu Fisikako, Kimikako, Biologiako, Materialen Zientziako eta Nanozientziako master ikasleei beren Master-tesia magnetismoaren, optikaren, materialen eta bioingeniaritzaren arloetan garatzeko aukera eskainiz, guztia nanoeskalan.

NanoGUNEk 4 beka eskaintzen ditu ikerketa zentroko taldeen baitan master tesia egin nahi duten ikasleei zuzenduta.

Bekak hilabeteko 300€-koak dira 10 hilabeterako gehienez. Ikerketa-proiektuaren garapena ahalik eta ondoen bermatzeko, nanoGUNEk prestakuntza zientifiko zorrotza, ikuskapen estua, aldizkako mintegiak eta zientzia-solasaldiak eskainiko ditu, bai eta laborategiko instalazio egokietarako sarbidea ere.

Motibazio handia erakusten duten graduatuen bila gabiltza, heuren ikasketak master titulazio batekin osatzeko asmoa dutenak eta jarraian gure ikerketa zentroan doktorego tesia egiteko interesa dutenak. NanoGUNEk 34 doktoretza-ikasle ditu, nazioarteko ingurune batean ikerketa egiten ari direnak. (Dagoeneko osatutako doktorego-tesiak hemen ikus daitezke). 

Hautagarritasun-irizpideak

  • Nanozientziarekin zerikusia duen arlo batean karrera zientifiko bat hasteko interes handia duten graduatuak.
  • Hautagaiek ingelesaren ezagutza ona izan behar dute.
  • Hautagaiek Europako edozein unibertsitatetako master ofizial batean izena emanda eta onartuta egon behar dute. Bereziki animatu nahi ditugu beraien hautagaitzak aurkeztera Euskal Herriko Unibertsitateko Nanozientzia eta Material Berrien Masterretan matrikulatzera doazen ikasleak. Kasu guztietan, beharrezkoa izango da unibertsitatearekin akordioa sinatzea.
  • Beka ez da bateragarria helburu bererako emandako beste beka edo finantzazio batekin.

Hautagaitzak eta hautaketa prozesua

  • Eskaintzen ditugun master proiektuak beheran daude zerrendatuta. Proiektu bakoitzean klikatuta ikusi ahal da proiektuaren deskribapena. 
  • Hautagaiek proiektu bakoitzaren deskribapenaren azpian dagoen galdetegia osatu behar dute eta CVa eta expediente akademikoa atxikitu behar dute bertan. Motibazio gutun bat bidaltzea gomendatzen da ere.
  • Hautagai batek proiektu batean baino gehiagotan izen eman dezake. Horretarako, proiektu bakoitzaren azpian dagoen galdetegia bete beharko du aldiro. 
  • Proiektu bakoitzeko ikerlari arduradunarekin harremanetan jartzea ere gomendatzen dugu informazio osatuagoa izateko. 
  • Deialdi honen amaiera data 2020ko Ekainaren 30a da, eta ordurarte onartuko dira hautagaitzak. 
  • Hautaketa prozesua data honen ostean hasiko da eta bekak irispide lehiakorrak kontuan artuz esleituko dira, ikaslearen espediente akademikoa eta emandako gainerako informazioa kontuan hartuta.
  • Erresoluzioa hautatutako ikasleei jakinaraziko zaie Uztailaren 31erako. 

Dokumentuak

[Informazio hau 2020ko Apirilaren 8an eguneratu da]

Master proiektuak

x
Hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Cookie-en erabilera konfiguratu edo baztertu dezakezu, edo informazio gehiago lortu HEMEN.