Microsite es: . Grupo:
You are here

Master proiektuak

Nanoteknologia, materialen zientzia, fisika, kimika eta biologiako ikasleei zuzendutako master Proiektuak eskaintzen ditugu nanoGUNEn, gure ikerketa taldeetako batean Master Tesia egiteko. Orrialde honen behekaldean zerrendatuta daude nanoGUNEko taldeek eskaintzen dituezten Master Proiektu desberdinak. Master ikaslea bazara eta proiektu hauetan interesa baduzu, proiektu bakoitzaren zientzialari arduradunarekin kontaktuan jarri behar zara zuzenean

Master Proiektuetarako hautagaiek master ikasle moduan izen emanda egon behar dute Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) edo Europako beste unibertsitate batean, baldin eta unibertsitate horrekin hitzarmena sinatzen bada.

2019ko Master beken eskaintza

NanoGUNEk 4 beka eskaintzen ditu ikerketa zentroko taldeen baitan master tesia egin nahi duten ikasleei zuzenduta.

Bekak hilabeteko 300€-koak dira 10 hilabeterako gehienez eta ez dira helburu berbera duten beste laguntzekin bateragarriak. Interesa duten ikasleek master titulazio ofizial batean izen emanda eta onartuak egon beharko dute laguntza jasotzeko.

Motibazio handia erakusten duten graduatuen bila gabiltza, heuren ikasketak master titulazio batekin osatzeko asmoa dutenak eta jarraian gure ikerketa zentroan doktorego tesia egiteko interesa dutenak. NanoGUNEk 34 doktoretza-ikasle ditu, nazioarteko ingurune batean ikerketa egiten ari direnak. (Dagoeneko osatutako doktorego-tesiak hemen ikus daitezke). 

Hautagaitzak eta hautaketa prozesua

  • Eskaintzen ditugun master proiektuak beheran daude zerrendatuta. Proiektu bakoitzean klikatuta ikusi ahal da proiektuaren deskribapena. 
  • Hautagaiek proiektu bakoitzaren deskribapenaren azpian dagoen galdetegia osatu behar dute eta CVa eta expediente akademikoa atxikitu behar dute bertan. Motibazio gutun bat bidaltzea gomendatzen da ere.
  • Hautagai batek proiektu batean baino gehiagotan izen eman dezake. Horretarako, proiektu bakoitzaren azpian dagoen galdetegia bete beharko du aldiro. 
  • Proiektu bakoitzeko ikerlari arduradunarekin harremanetan jartzea ere gomendatzen dugu informazio osatuagoa izateko. 
  • Hautaketa prozesua Maiatzaren 5ean hasiko da, eta horregatik hautagaitzak ahalik eta azkarren bidaltzea gomentatzen dugu. Hala ere, deialdi honen amaiera data ofiziala Irailaren 20a izango da eta ordurarte hautagaitzak onartuko dira.  

[Informazio hau 2019ko Martxoaren 25ean eguneratu da]

Master proiektuak

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.