Microsite es: . Grupo:
You are here

Nanoa irakasleentzat

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin batera, nanoGUNEk nanoteknologiarako sarrera ikastaroa eskaintzen die institutuetako zientzia eta teknologia irakasleei. Ikastaro hau PREST-GARA (lehen GARATU) programaren barruan eskaintzen da eta ikastaroaren helburuak honakoak dira:

  • Nanoteknologiaren inguruko kontzeptu garrantzitsuenak ulertzea, eta hauek XX. eta XXI. mendeetan zientziak eta teknologiak izan duen garapenarekin lotzea.
  • Inguru teorikoa eta nanoteknologiaren beharrezko tresnak deskribatzea.
  • Arlo honetan gaur egun ematen diren erronkak azaltzea.
  • Zientzialarien eta ikertzaileen eguneroko bizitzara gerturatzea.
  • Ikerketaren, hezkuntzaren, enpresen eta, orokorrean, gizartearen arteko interakzioaren garrantzia azpimarratzea.

2016-2017 kurtso akademikoko ikastaroa azaroaren 14tik abenduaren 14ra egingo da. Saioen inguruko informazio gehiago, gazteleraz hemen.

 

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.