Microsite es: . Grupo:
You are here

nanoBusiness IDEIAK programa

NanoBusiness IDEIAK programak enpresetako langileak nanoGUNEra ekartzen ditu epe batez, gure ikerketa baliabideei etekina atera diezaioten eta guk haien ideiak eta beharrak ulertu ditzagun.

Ikuspuntu berriak barneratzea enpresentzat oso baliagarria dela eta nanoteknologia berrikuntzarako aukera aparta dela sinetsita gaude. Erronka honi aurre egiten laguntzea da gure helburua, ideiak eta esperientziak partekatuz guztiok dugulako zer irabazi!

Zer eskaintzen diegu enpresei?

  • NanoGUNEn epe baterako egonaldiak egitea eskaintzen diegu enpresei, inolako kosturik gabe. Zuzendariak, teknikariak, langileak, aholkulariak... ongietorriak dira!
  • Zuen negozioaren garapena aberastuko duten ideiei forma ematen laguntzeko gure ideiak eskaintzen ditugu.
  • Merkatuak eskaintzen dituen aukerei erantzungo dien proiektu bat eraikitzeko lan egiten dugu.
  • Nanoteknologia eskaintzen dugu: enpresan ikuspuntu berriak txertatzeko bisioa, eskarmentua eta teknologia.

Zer espero dugu?

  • Ideia berriak, ardurak eta merkatu-bisioa entzuteko irrikan gaude.
  • Enpresen arazoak eta ideiak entzuteko beharra daukagu gure ikuspuntutik, nanoteknologiatik, irtenbideak proposatzeko.
  • Enpresen gaitasunak eta merkatura egokitzeko ahalmena zein diren jakin nahi dugu.
  • Enpresen konpromisoa behar dugu elkarrekin proiektuak diseinatzeko.
nanoBusiness IDEAS
x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.