Microsite es: . Grupo:
You are here

10alamenos9 [ 2019 ]

10alamenos9 [ 2019 ]

Thursday, March 28, 2019 (All day) to Sunday, April 07, 2019 (All day)

NanoGUNEk Nanozientziako eta Nanoteknologiako Jaialdi Nazionala koordinatuko du Gipuzkoan, ondoz ondoko laugarren urtez:10ALAMENOS9. Aurten Lemniskata - Goierriko Zientzia Sare Herrikoiarekin lankidetzan Beasainen antolatuko dira ekintza desberdinak. Orotara, jaialdia martxo amaieratik maiatzera egingo da hainbat hiritan: Zaragoza, Madril, Valentzia, Bartzelona eta Beasain, besteak beste.

Dibulgazio zientifikoko ekitaldi honek nanozientzia eta nanoteknologia gizartera hurbiltzea du helburu, adina eta jakintza alde batera utzita. Bisitaria era atsegin eta zirraragarrian sartuko da nanomundu harrigarrian; hau da, txikitasunaren munduan, metro baten mila milioiren baten munduan (10-9, 10 ber minus 9) munduan. Tamaina hori atomoena eta molekulena baino zertxobait handiagoa da, gure DNAren tamaina da.

PROGRAMA

Erakusketa: IBILALDI BAT NANOMUNDUAN BARRENA
2018.03.28 - 2018.04.07- Usurbe Antzokia, Erakusketa Aretoa 
Erakusketa aretoaren ordutegiak: Astelehenetik igandera 19:00 - 21:30.

Erakusketa honetan nanozientzia eta nanoteknologiako egileak, lanak eta tresnak aurkezten dira. Erakusketara joaten direnek hainbat nanoobjekturen irudiak ikusiz gozatu ahalko dute. Irudi horiek «nanomunduaren begi» bihurtu diren instrumentu harrigarriek hartu dituzte. Horrez gain, arlo honetan erabiltzen diren tresnetako batzuk eta eguneroko benetako ikerketa-produktuak eta -objektuak ikusteko aukera ere izango dute.

Hitzaldia: LA EVOLUCIÓN AL SERVICIO DE LA BIOTECNOLOGÍA

2018.04.05- 19:00tan.
Igartza Jauregian

CIC nanoGUNEko  Raúl Pérez-Jiménez Ikerbasque Ikerlariak bere ikerketaren arlo bati buruz hitz egingo digu: antzinako proteinen azterketa eta berpizte, eta hauen erabilera egungo puntako aplikazio bioteknologikoak garatzeko.

Hitzaldia gazteleraz izango da.