Doktoretza programa

 

Mundu osoko ikasleei zuzendutako doktoretza-programa osoa eskaintzen du nanoGUNEk lehen mailako nazioarteko ikerketa-erakunde batean nanozientziarekin zerikusia duen arlo batean ikerketa-karrera bat hasi nahi duten ikasleei. 

Oinarrizko ikerketako eta ikerketa aplikatuko proiektuak gauzatuko aukera eskaintzen dugu gure 10 ikerketa taldeen baitan. Proiektu horiek beste ikerketa-erakunde batzuekin (kozuzendutako doktoregoa) edo enpresekin (doktorego industriala) lankidetzan garatzen dira sarritan.

Beka lehiakorrak eskaintzen ditugu (gure ikerketa-proiektuen baitan), eta interesa duten hautagaiei banakako gobernu-diru-laguntzak eskatzera bultzatzen ditugu.

Batzar, kongresu eta tailerretara joatea sustatzen eta babesten dugu, bai eta ikerketa-egonaldiak egitea ere, mundu osoko ikerketa-zentroekin eta unibertsitateekin nazioarteko lankidetzaren esparruan.

NanoGUNEko doktorego-programak honako hauek eskaintzen ditu: prestakuntza zientifiko zorrotza, ikuskapen estua, mintegiak eta zientzia-solasaldi erregularrak, enpresa-kulturari buruzko trebetasun transferigarriak prestatzeko programa eta doktoregoaren erdialdeko aholkularitza espezifikoa eta tutoretza barne hartzen dituen "elkarrizketa" programa, betiere akademian eta/edo industrian ibilbide profesional anitza ahalbidetzeko helburuarekin.

NanoGUNEk kolaboraziorako akordioa du Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eskaintzen duen "Physics of Nanostructures and Advances Materials (PNAM)" doktoretza programarekin ; nanoGUNEko doktoretza ikasle gehienak (ez guztiak) programa honen barruan daude.

 

UPV/EHU

Nanogune Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eskaintzen den "Nanoegitura eta Material Aurreratuen Fisika (PNAM)" doktorego programarekin elkarlanean ari da. NanoGUNEko doktoretza ikasle gehienak (ez guztiak) programa honen barruan daude. Izen emate eta araudiari buruzko informazio guztia UPV/EHUko Doktoretza Eskolako webgunean dago eskuragarri. 

Bekak

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak urtero argitaratzen dituzte Doktoretza-aurreko bekak eta laguntzak emateko deialdiak. Honetaz gain, nanoGUNEk parte hartzen du beste deialdi publiko zein pribatutan ere. Deialdi hauen inguruko informazioa erakunde desberdinen web orrialdeetan argitaratzen da, eta Interneten topatu ahal izango dituzu haiei buruzko xehetasunak. Erreferentzia batzuk hemen azpian ere aurki ditzakezu.

Nahi izan ezkero, deialdi hauen inguruko informazioa guk geuk ere helarazi ahal diezazukegu. Horretarako, jarri gurekin harremanetan nano@nanogune.eu helbidera idatzita.

Master projects

No open positions

PCAM

NanoGUNEk PCAM (Material Aurreratuen Fisika eta Kimika) izeneko Europar Doktoretza programarekin lankidetzan ari da. Doktoretza programa honek eszenatoki internazional batean doktorego-ikerketa egiteko aukera ematen du kimikaren, fisikaren eta materialen zientziaren arloan.