Master proiektuak
Fisika, kimika, biologia, materialen zientzia eta nanoteknologia ikasleei zuzendutako Master Proiektuak eskaintzen ditugu nanoGUNEn, gure ikerketa taldeetako batean Master Tesia egiteko. Orrialde honen behekaldean zerrendatuta daude nanoGUNEko taldeek eskaintzen dituzten Master Proiektu desberdinak. Master ikaslea bazara eta proiektu hauetan interesa baduzu, proiektu bakoitzaren zientzialari arduradunarekin kontaktuan jarri behar zara zuzenean.
Master Proiektuetarako hautagaiek master ikasle moduan izen emanda egon behar dute Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) edo Europako beste unibertsitate batean, baldin eta unibertsitate horrekin hitzarmena sinatzen bada.
2022KO MASTER PROIEKTUEN ESKAINTZA
- Irekiera: 2022ko Apirilaren 1a
- Epemuga: 2022ko Urriaren 31a
2022ko Master proeiktuen deialdia abiatu dugu Fisikako, Kimikako, Biologiako, Materialen Zientziako eta Nanozientziako master ikasleei beren Master-tesia optika, nanoingeniaritza, fenomeno elektronikoak eta magnetismoa, eta materialak, guztiak nanoeskalan.
NanoGUNEk master proiektuak eskaintzen ditu ikerketa zentroko taldeen baitan master tesia egin nahi duten ikasleei zuzenduta.
Motibazio handia erakusten duten graduatuen bila gabiltza, heuren ikasketak master titulazio batekin osatzeko asmoa dutenak eta jarraian gure ikerketa zentroan doktorego tesia egiteko interesa dutenak. NanoGUNEk 35 doktoretza-ikasle ditu, nazioarteko ingurune batean ikerketa egiten ari direnak. (Dagoeneko osatutako doktorego-tesiak hemen ikus daitezke).
HAUTAGARRITASUN-IRIZPIDEAK
- Nanozientziarekin zerikusia duen arlo batean karrera zientifiko bat hasteko interes handia duten graduatuak.
- Hautagaiek ingelesaren ezagutza ona izan behar dute.
- Hautagaiek Europako edozein unibertsitatetako master ofizial batean izena emanda eta onartuta egon behar dute. Bereziki animatu nahi ditugu beraien hautagaitzak aurkeztera Euskal Herriko Unibertsitateko Nanozientzia eta Material Berrien Masterretan matrikulatzera doazen ikasleak. Kasu guztietan, beharrezkoa izango da unibertsitatearekin akordioa sinatzea.
HAUTAGAITZAK ETA HAUTAKETA PROZESUA
- Eskaintzen ditugun master proiektuak beheran daude zerrendatuta. Proiektu bakoitzean klikatuta ikusi ahal da proiektuaren deskribapena.
- Hautagaiek proiektu bakoitzaren deskribapenaren azpian dagoen galdetegia osatu behar dute eta CVa eta expediente akademikoa atxikitu behar dute bertan. Motibazio gutun bat bidaltzea gomendatzen da ere.
- Hautagai batek proiektu batean baino gehiagotan izen eman dezake. Horretarako, proiektu bakoitzaren azpian dagoen galdetegia bete beharko du aldiro.
- Proiektu bakoitzeko ikerlari arduradunarekin harremanetan jartzea ere gomendatzen dugu informazio osatuagoa izateko.
- Deialdi honen amaiera data 2022ko Urriaren 31a da, eta ordurarte onartuko dira hautagaitzak.
- Hautaketa prozesua data honen ostean hasiko da eta bekak irispide lehiakorrak kontuan artuz esleituko dira, ikaslearen espediente akademikoa eta emandako gainerako informazioa kontuan hartuta.
[Informazio hau 2022ko Uztailaren 7an eguneratu da]
Master projects
- CIC01: Master project on DEPTH-RESOLVED MAGNETOMETRY USING SPECTROSCOPIC MAGNETO-OPTICAL ELLIPSOMETRY
- CIC01: Master project on IMPROVING MAGNETIC REFRIGERATION EFFICIENCY BY MEANS OF NANOSCALE MATERIALS DESIGN
- CIC02: Master project on DEVELOPMENT OF INFRARED NANOIMAGING FOR BIOMEDICAL APPLICATIONS
- CIC03: Master project on MOLECULAR ROBOTICS WITH DNA SELF-ASSEMBLED NANOSTRUCTURES
- CIC03: Master project on THE PHYSICS OF VIRUSES
- CIC05: Master project on EXPLOITING THE SPIN-ORBIT COUPLING IN SPINTRONIC NANODEVICES
- CIC05: Master project on EXPLORING DEVICES WITH VAN DER WAALS HETEROSTRUCTURES
- CIC05: Master project on MAGNETISM AND SUPERCONDUCTIVITY IN INTERCALATED 2D MATERIALS
- CIC05: Master project on RAMAN SPECTROSCOPY ON 2D MATERIALS
- CIC07: Master project on A SEARCH FOR NEW 2D EMULSION STABILIZERS
- CIC07: Master project on EFFECT OF SOLAR AND GALACTIC RADIATION IN SPACE TRAVEL
- CIC07: Master project on PREDICTING NEW METHODS OF COST-EFFECTIVE NANOMATERIAL SORTING
- CIC07: Master project on STUDY OF FLUID FLOW IN NANOCONFINED WATER
- CIC07: Master project on THEORY OF CARBON NANORIBBONS ON VARIOUS SUBSTRATES FOR QUANTUM DEVICES
- CIC10: Master project on A SPECTROSCOPIC JOURNEY TO UNRAVEL HIDDEN INFORMATION: REMOVAL OF ANTICOAGULANTS AND DETECTION OF CANCER IN HUMAN SAMPLES
- CIC10: Master project on MACHINE LEARNING FOR VIBRATIONAL SPECTROSCOPY AND IMAGE ANALYSIS TO DETECT MARKERS IN BIOLOGICAL SAMPLES
- CIC10: Master project on VIBRATIONAL SPECTROSCOPY-BASED APPROACH FOR MONITORING CAR-T THERAPY
NANOZIENTZIA MASTERRA

Nanozientziaren graduondoko programa, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Materialen Fisika Sailak eta Materialen Fisika Zentruak (CSIC-UPV/EHU), nanoGUNE eta Donostia International Physics Center-ekin (DIPC) batera eskaintzen duten programa da.
60 kredituz (ECTS) osatzen den programa da eta partaideek urte bakarreko kurtsoa gaindituz gero Nanozientzien Masterraren (MSc) titulua jasoko dute. Programaren barruan izen handiko talde internazionalekin batera ikerketa egiteko, senior deritzon ikertzaileekin kontaktuan jartzeko eta ikasketak luzatzeko aukera (Doktoretza lana) dago.
MATERIAL BERRIEN MASTERRA

Material Berrien Masterra Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Universidad de Cantabriako (UC) departamentu anitzek batera eskaintzen duten masterra da. Fisikan eta kimikan, edo zenbait ingenieritzetan, graduatu diren ikasleei bereziki zuzendua dago master hau.