10 urte - programa publikoa

10 urte - programa publikoa

PUBLIC CONFERENCES

Urtarrilak 30, asteazkena

19.00 MATERIA KONPLEXURANZKO URRATSAK: KIMIKA!

Jean-Marie LEHN, Estrasburgoko Unibertsitatea

Kimikako Nobel Saria nanoteknologiaren oinarria den Kimika Supramolekularraren garapenagatik.

Zientziaren garapenari esker, organismo pentsatzaileak sortzeraino materia nola antolatzen den jakin ahal izan dugu. Materia bizigabearen eta izaki bizidunek osaturiko arkitektura konplexuen arteko zubia eskaintzen digu kimikak. Hitzaldi honetan atomoetatik abiatuta molekula konplexuak nola eraikitzen diren azalduko da.

Hitzaldia ingelesez izango da aldibereko itzulpen zerbitzuarekin. 

 

19.45 NANOTEKNOLOGIA ETA HAREN APLIKAZIOAK: Soluzio posibleak minbizirako, osteoporosirako eta hezurren infekziorako

María VALLET REGÍ, Madrilgo Complutense Unibertsitatea

Kimika Inorganikoko Katedraduna, Bioteknologiari eta Medikuntzari egindako ekarpenengatik nazioartean ezaguna.

Nanoteknologia eta medikuntza bateratzeak nanomedikuntza deitzen zaion diziplinarteko arloari eman dio bidea. Hitzaldi honetan nanoagente baten adibidea aurkeztuko da, zeinak soluzioak ekar ditzakeen, besteren artean, minbizia, osteoporosia edo infekzioa bezalako hezurretako gaixotasunetarako: silize- nanopartikula mesoporotsua. 

Hitzaldia gazteleraz izango da aldibereko itzulpen zerbitzuarekin. 

OPENLAB - BISITAK

Otsailaren 1ean, ostiralarekin, eta 6ean, asteazkenarekin, nanoGUNEko laborategietara bi bisita antolatuko ditugu.  

  • Otsailak 1, ostirala, 18:00 [BETETA]
  • Otsailak 6, asteazkena, 19:00 [BETETA]

Sarrera doan izango da plazak bete arte. Aldez aurretik izen ematea beharrezkoa da

Ekintza guztiak CIC nanoGUNEren egoitzan izango dira, helbide honetan: Tolosa hiribidea 76, 20018, Donostia. 

Agenda