Master bekak
Fisika, kimika, biologia, materialen zientzia eta nanoteknologia ikasleei zuzendutako Master Proiektuak eskaintzen ditugu nanoGUNEn, gure ikerketa taldeetako batean Master Tesia egiteko. Orrialde honen behekaldean zerrendatuta daude nanoGUNEko taldeek eskaintzen dituzten Master Proiektu desberdinak. Master ikaslea bazara eta proiektu hauetan interesa baduzu, proiektu bakoitzaren zientzialari arduradunarekin kontaktuan jarri behar zara zuzenean.
Master Proiektuetarako hautagaiek master ikasle moduan izen emanda egon behar dute Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) edo Europako beste unibertsitate batean, baldin eta unibertsitate horrekin hitzarmena sinatzen bada.
2023KO MASTER BEKEN ESKAINTZA
- Irekiera: 2026ko Martxoaren 9a
- Epemuga: 2026ko Apirilaren 6a
- Ebazpena: 2026ko Maiatzaren 4a
2026ko Master proeiktuen deialdia abiatu dugu Fisikako, Kimikako, Biologiako, Materialen Zientziako eta Nanozientziako master ikasleei beren Master-tesia Nanozientzia Kuantikoan, Nanomaterialetan, eta Nanomedikuntzan egiteko aukera eskaintzeko.
4 beka eskaintzen dizkiegu masterreko ikasleei nanoGUNEn master amaierako lana egiteko.
Bekaren zenbatekoa, guztira, 750 eurokoa izango da hileko, gehienez ere 5 hilabetez. Ikerketa-proiektua ahalik eta hobekien garatuko dela bermatzeko, nanoGUNEk prestakuntza zientifiko zorrotza, ikuskapen estua, mintegiak eta aldizkako zientzia-solasaldiak eskainiko ditu, bai eta laborategiko instalazio egokietarako sarbidea ere.
Motibazio handia erakusten duten graduatuen bila gabiltza, heuren ikasketak master titulazio batekin osatzeko asmoa dutenak eta jarraian gure ikerketa zentroan doktorego tesia egiteko interesa dutenak. NanoGUNEk 45 doktoretza-ikasle ditu, nazioarteko ingurune batean ikerketa egiten ari direnak. (Dagoeneko osatutako doktorego-tesiak hemen ikus daitezke).
HAUTAGARRITASUN-IRIZPIDEAK
- Nanozientziarekin zerikusia duen arlo batean karrera zientifiko bat hasteko interes handia duten graduatuak.
- Hautagaiek ingelesaren ezagutza ona izan behar dute.
- Hautagaiek Europako edozein unibertsitatetako master ofizial batean izena emanda egon behar dute. Kasu guztietan, beharrezkoa izango da unibertsitatearekin akordioa sinatzea.
- Beka hau ez da bateragarria xede berarekin emandako beste beka edo finantzaketa batekin.
HAUTAGAITZAK ETA HAUTAKETA PROZESUA
- Eskaintzen ditugun master proiektuak beheran daude zerrendatuta. Proiektu bakoitzean klikatuta ikusi ahal da proiektuaren deskribapena.
- Hautagaiek proiektu bakoitzaren deskribapenaren azpian dagoen galdetegia osatu behar dute eta CVa eta expediente akademikoa atxikitu behar dute bertan. Motibazio gutun bat bidaltzea gomendatzen da ere.
- Hautagai batek proiektu batean baino gehiagotan izen eman dezake. Horretarako, proiektu bakoitzaren azpian dagoen galdetegia bete beharko du aldiro.
- Proiektu bakoitzeko ikerlari arduradunarekin harremanetan jartzea ere gomendatzen dugu informazio osatuagoa izateko.
- Deialdi honen amaiera data 2026ko Apirilaren 6a da, eta ordurarte onartuko dira hautagaitzak.
- Hautaketa prozesua data honen ostean hasiko da eta bekak irizpide lehiakorrak kontuan hartuz esleituko dira, ikaslearen espediente akademikoa eta emandako gainerako informazioa kontuan hartuta.
- Ebazpena 2026ko Maiatzaren 4a baino lehen jakinaraziko zaie hautatutako izangaiei.
Deskargak
MASTER PROIEKTUAK
[Informazio hau 2026ko Martxoaren 9an eguneratu da]
Master projects
- CIC01: Master Project on Depth-resolved magnetometry using transmission Magneto-Optical Ellipsometry
- CIC03: Master Project on Compressive sensing in scanning probe methods
- CIC04: Master Project on Analytical platforms for embryo development monitoring
- CIC05: Master Project on Exploiting the orbital angular momentum of electrons in nanodevices
- CIC05: Master Project on Spin devices with van der Waals Heterostructures
- CIC07: Master Project on Evolution of an electron projectile wave-packet in condensed matter
- CIC07: Master Project on Exact numerical solution of many-body problems in extended solids amenable to quantum computers
- CIC07: Master Project on Exploring topological chemical space through quantum algorithms
- CIC07: Master Project on Towards machine learning models for the potential energy surface with accurate stability of crystal polymorphs
- CIC08: Master Project on Hybrid Materials for Mechanoelectric Sensors
- CIC08: Master Project on Optimizing Functional Coating Adhesion on Polymeric Substrates for Biomedical Applications
- CIC09: Master Project on Magnetic and Optical Properties of Atomically Precise Carbon Nanostructures
- CIC10: Master Project on Data Augmentation Techniques for Spectroscopic Data Using Physics-Aware and Generative Learning Approaches
