Udako praktikaldiak 2023
Urtero, Unibertsitateko ikasleei gure Udako Praktikaldi Programan parte hartzeko aukera eskaintzen diegu.
3. eta 4. Fisika, Kimika, Biologia eta Ingeniartiza ikasleei hilean 500 €-ko bekak eskaintzen dizkiegu 1.5 eta 2 hilabete bitarteko proiektuak gauzatzeagatik.
Hautagaiek 2023ko Otsailaren 12rako egin behar dute eskabidea online, eta CVa eta espediente akademikoa igo behar dituzte (EHUko ikasleek GAUReko kalifikazioen zerrenda bidal dezakete). Ikasleek hizkuntzen ziurtagiriak ere igo ditzakete.
Aurrez hautatutako ikasleei otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran elkarrizketa bat eskatuko zaie, eta martxoaren 10a baino lehen jarriko gara harremanetan aukeratutako hautagaiekin.
NanoGUNEren ikerketa nagusiki 4 gaietan zentratzen da: (i) Optika Nanoeskalan, (ii) Nanobioingeniaritza, (iii) Fenomeno elektronikoak eta magnetismoa, eta (iv) Materialak nanoeskalan. Ikerketa arlo hauek 9 ikerketa-taldetan gauzatzen ari dira:
- Nanomagnetism
- Nanooptics
- Self-Assembly
- Nanodevices
- Electron Microscopy
- Theory
- Nanomaterials
- Nanoimaging
- Nanoengineering
Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Jose M. Pitarke nanoGUNEko zuzendariarekin.
ERREGISTRATU HEMEN nanoGUNE 2023ko udako praktiketan parte hartzeko
ZABALKUNDERAKO MATERIALA
- Poster bertikala (inprimatuta tabloietan jartzeko)
- Poster horizontala (pantailetarako alternatiba moduan)
- Emaila