Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. CIC nanoGUNE, berrikuntza disruptiboaren sorleku

CIC nanoGUNE, berrikuntza disruptiboaren sorleku

2019/11/04

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatuta Global Innovation Day ekimenaren edizio berri bat egin da gaur, Bilboko Euskalduna Jauregian. Berrikuntza disruptiboa izan da jardunaldiaren ildo nagusia, eta nanoGUNE ere han izan da bi enpresa-proiekturekin: Graphenea eta Biotech Foods.

Berrikuntza disruptiboak merkatu berriak sortzen ditu; hau da, lehen ez zegoen eta aldaketa iraultzaileak eragiten dituen produktu edo zerbitzu bat sartzen du merkatuan bat-batean. Lehendik dauden produktu edo zerbitzuak baino erabilerrazagoak eta merkeagoak diren berrikuntza-modu alternatiboak dira. Askotan, eragile ez-tradizionalek egiten dituzte, eta lehen aintzat hartu gabe geratzen ziren bezeroei zuzenduta egoten dira. Berrikuntza-forma zabalagoek duten garrantzia aitortzea dakar horrek berekin, hala nola antolatzeko moduetako berrikuntzak eta negozio-ereduetakoak.

Gure ekonomian gaur egun ezkutatuta dauden berrikuntzetan oinarritu da Global Innovation Day 2019. Garapen-bidean dauden eta askotan aintzat hartzen ez diren negozio-ereduak eta teknologiak dituzten eragile txikiengana zuzendu da. Askotan, enpresaz kanpoko pertsonek sortzen dituzte ekimen horiek, gauzak egiteko bestelako moduak ikusten baitituzte. Jardunaldian, sektore eta tamaina heterogeneoetako sei euskal erakundek aurkeztu dituzte beren proiektu disruptiboak; merkatua irauli edo merkatu-hobi berriak sortu dituzten proiektuak, hain zuzen ere. Balio berritzailea duten sei proiektu horien artean, CIC nanoGUNE nanozientziaren euskal zentroak bultzatutako bi proiektu daude: Graphenea, nanoGUNEren lehen startup-a, eta Biotech Foods oinarri teknologikoko enpresa, zeinak nanoGUNEren partaidetza baitu.

Graphenea, nanoGUNEren lehen startup enpresa, 2010eko apirilean jarri zen abian, zenbait inbertsore pribaturen lankidetzarekin, eta mundu mailako lider bihurtu da kalitate handiko grafenoaren ekoizpenean. Grafenoaren alorreko ikerketa estrategikoa da, eta azkar ari da hazten. Gainera, potentzial ekonomiko handia du. Grapheneak mundu mailako komunitate zientifikoarekin lankidetzan jardun nahi du, hala, grafenoaren industriari aurrera egiten laguntzeko. Grapheneak berrikuntzarekiko konpromisoa du: etengabe inbertitzen du produktu berrien garapenean, bere bezeroei lanean aurrera egiten laguntzeko. Graphenearen helburu industrial nagusia grafenoa ekoiztea da, lurrun-faseko jalkitze kimikoaren (CVD) bidez nahiz grafeno oxidoa kimikoki esfoliatuz. CVD bidezko grafenoak sistema elektroniko, optoelektroniko eta sentsoreetarako izan ditzakeen aukerak garatzeaz gainera, Graphenea unitate industrial pilotu bat ari da garatzen, gai dena urtean tona bat grafeno oxido ekoizteko dispertsioan eta hauts-forman.

Biotech Foods euskal enpresak, nanoGUNEren partaidetzapeko seigarren enpresak, bi urteko jarduera du, eta haren helburua da haragi kultibatua ekoiztea eta merkaturatzea. Animalia bizidun baten lagin batetik abiatuta, ikertzaileek muskulua hazten dute nanoGUNEko laborategi batean, haragi kultibatua ekoizteko helburuarekin. Biotech Foods-en estrategia elikaduraren industriari laguntzea da, produktuak kontsumitzaileari helarazteko. Eskala handiko industriara heltzeko eta araudia betetzeko lanaz gainera, azken produktuen garapenak landu behar dira hainbat formatutan (saltxitxak, haragi-bolak eta abar), hori baita kontsumitzaileak dendetan ikusiko duena. 2021etik aurrera produktu horien abantailez gozatu ahal izatea da helburua.

  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/06/27

    Sofia Ferreira Teixeira, Inspira Gazteak 2025 Sariarekin saritua

  • 2025/06/05

    SOMMa 2025: bikaintasun zientifikoaren kudeaketa Donostiara iritsi da

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC