Azpiegitura eta tresneria

NanoGUNEren azpiegitura guztia nanomaterialak fabrikatu eta hauek nanoeskalan dituzten propietateak bereizmen handiz karakterizatzeko diseinatu zen. Honela, eraikinak puntako ezaugarriak ditu arkitekturaren eta ingeniaritzaren aldetik; erradiazio elektromagnetikoetatik libre dago eta bibrazio maila oso baxua da.

6 200 m2 dituen eraikina 2009ko Urtarrilean inauguratu zen. 15 laborategi ultrasentikor eta airearen purutasuna gertutik gainbegiratua duen 300 m2-ko areto garbia ditu bere baitan. Irekieratik aurrera, abanguardiako azpiegitura hau betetzen joan da mailaka, mikroskopia elektronikoko laborategia, nanooptikako laborategiak, nanobio-rako azpiegiturak, eta karakterizazio eta nanofabrikaziorako tresneria aurreratuak instalatu direlarik.

Areto garbia

300m2-ko areto garbiak ISO 5 (Class 100) eta ISO 7 (Class 1000) klasifikazioa duten guneak ditu, eta nanofabrikazio eta nanokarakterizazio prozesuetarako erabiltzen da.

Tresneria galeria

Adituek kudeatutako abangoardiako tresneria arlo anitzetako ikerlariek erabiltzen dute, mikroskopio elektronikoak, tunel-mikroskopioak, eta nanofabrikazio eta karakterizazio erremintak barne.