Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Prentsa-bulegoa
  3. Emakumeak Zientzian, hamarkada bat sareak josten

Emakumeak Zientzian, hamarkada bat sareak josten

2026/01/14

Hogeita hamalau euskal erakunde elkartu dira Emakumeak Zientzian programaren 10. edizioan, indar kolektiboaren balioa nabarmenduko duen jarduera-programa zabal bat antolatzeko. “Marea bizia gara” egitasmoa proiektua ulertzeko modu bat da, bai eta egiten jarraitu nahi den bidea ulertzeko modu bat ere.Zabalik dago jardueretan izena emateko epea www.emakumeakzientzian.eus atarian.

half
Photo of the presentation of Emakumeak Zientzian 2026

Emakumeak Zientzian programak hamargarren edizioa izango du aurten, eta, orain arteko ibilbideari ez ezik, etorkizunari ere begiratuko dio. Sortu zela hamar urte igaro ondoren, proiektuak berretsi egiten du bere uste sendoa: aurrerapenak aurrerapen, bada oraindik ere desberdinkeriarik zientzian. Hortxe jarraitzen dute, ikusten badugu nola eraikitzen den jakintza, nork duen ahotsa, nork gidatzen duen eta zeinek jarraitzen duen bazterrean. Era berean, honaino iritsi izanari esker hartzen dugu astia zergatik jarraitu behar dugun hausnartzeko. “Marea bizia gara” leloa aukeratuta, 34 euskal erakundek kolektibotasunaren indarra azpimarratu dute aurtengo edizioan, otsailaren 11n ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren karian antolaturiko jarduera-programan.

“Elkarrekin mugimendua sortzen duten ekarpen txiki askori esker egiten du aurrera marea biziak. Ez dago pertsona bakar baten mende, ezta ekintza bakar baten mende ere. Eta horixe da, hain zuzen, sarean bultzaturiko Emakumeak Zientzian proiektuaren espiritua: emakumeen parte-hartzea bultzatzen du, gizartearekin lotura estuagoa duen zientzia irekiago eta bidezkoago baten alde egiten du, eta estereotipoetatik aldentzen diren bokazio zientifikoak inspiratzeko lan egiten du”, adierazi dute Emakumeak Zientzian programaren antolatzaileek. “Marea bizia gara” egitasmoa proiektua ulertzeko modu bat baino gehiago da; egiten jarraitu nahi den bidea ulertzeko modu bat ere bada. Elkarlanean eta konpromisoan oinarriturik eraikitzen da bide hori, konbentziturik zientzia hobea dela aniztasun handiagoa duenean.

Emakumeak Zientzian 2026 programa otsailaren 3tik 11rako astean garatuko da. 70 jarduera baino gehiagoko programa zabal bat diseinatu da, EAE osoan zehar, erakusteko ekintza txikiek, elkarrekin, mugimendu handia sortzen dutela. “Konpromiso partekatuak bultzaturik, Emakumeak Zientzian sarea hazi egin da, eta uste irmo batek ere lagundu du hazkunde horretan: aldaketak, posible izateko, kolektiboa izan behar du nahitaez”, gaineratu dute Emakumeak Zientzian proiektuaren antolatzaileek.

Hamargarren edizio hau otsailaren 3an hasiko da Donostian, Bilbon eta Gasteizen, Atzoko eta gaurko emakume zientzialariak ekitaldi arrakastatsuarekin, zeinak hainbat ikerketa-arlotan lan egiten duten emakume zientzialari nabarmenak bilduko baititu. Egun horretatik aurrera, adin guztietako jendeari zuzendutako jarduerak egingo dituzte. Komunitate zientifikoak, esate baterako, Ekintzen garaia zientzian eta berdintasunean mahai-inguruan parte hartu ahal izango du: goi-mailako hizlariak ekarriko dituzte, hala nola Petra Rudolf, Silvia Rueda Pascual eta Sara Clavero. Ikasleek ikerketa-zentroetara egin ohi dituzten bisitez aparte, nerabeek bertatik bertara bisitatu ahalko dituzte CIC nanoGUNEren laborategiak Nanomundura bisita izeneko jardueran, eta itsas laginak hartzeko aukera ere izango dute Navegavelaren belaontzi batean, AZTIko ikertzaileekin batera. Familiek ibilbide dibulgatibo bat egin ahalko dute Donostiako historia geologikoan, bertako arroka eta paisaietan barrena. Eta, aurreko urteetan bezala, jarduera ugari egingo dira 55 urtetik gorako emakumeei bereziki zuzendurik; haien bidez, kultura transmititzeko duten eginkizuna azpimarratuko da.

Otsailaren 11n amaituko dira hamargarren edizioko jarduerak (Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, hain zuzen), Donostiako Aquariumean egingo den jai-ekitaldi batekin. Amaierako topaketa horretan, gogoeta-prozesu baten ondotik eginiko manifestu edo ekintza-plan bat partekatuko dute. Hark markatuko ditu Emakumeak Zientzian proiektuaren etorkizuneko ildoak, eta ospakizunaren ardatz nagusi bihurtuko da.

Gaur argitaratu da jarduera-programa osoa www.emakumeakzientzian.eusatarian, eta jada eman daiteke izena antolaturiko jardueretan.

Emakumeak Zientzianen 10. edizioan parte hartzen duten 34 erakundeak Euskadiko zientzia eta teknologiaren ehunaren erakusgarri dira: Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), BCMaterials, Biogipuzkoa, CIC bioGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), Elhuyar, EHU Informatika, EHU Kimika, Achucarro, Aranzadi, AZTI, Basque Artifcial Intelligence Center (BAIC), Basque Centre for Climate Change (BC3), Biofisika Institutua, CEIT, el Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-EHU), CIC biomaGUNE, ,CIC energiGUNE, CIC nanoGUNE, Cidetec, EHU Farmazia Fakultatea, EHU Ingeniaritza Eskola Gipuzkoa, EESS Bilbao, Ikerlan, Ingeniariak, Kutxa Fundazioa, Mondragon Unibertsitatea, Euskadiko Parke Teknologikoa, POLYMAT, Tecnun - Nafarroako Unibertsitatea, Tecnalia, Deustuko Unibertsitatea eta Vicomtech.

Emakumeak Zientzian 2026ek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Arabako Foru Aldundiaren, Donostiako Sustapenaren, Bilbao Ekintzaren, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) aliantzaren eta Ikerbasquen MUBILen eta Salto Systemen laguntza nabarmena du, baita honako entitate eta erakunde hauen laguntza ere: Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia (CSIC), Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioa (FECYT), Estatuko Ikerketa Agentzia —ekimenarekin bat egin duten Severo Ochoa eta María de Maeztu zentroen bidez—, Euskadiko Filmategia eta Donostiako Zinemaldia, Biook, Skills4Science, Laboratorium Bergara, Emakunde, Lemniksata, UPV/EHUren Berdintasunerako Zuzendaritza, Donostiako Aquariuma, Donostiako convention Bureau eta Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua.

Faldón de logos de Emakumeak Zientzian 2026

Tags
Women in Science
Outreach - Communication
Gender Equality
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2026/01/08

    Nanozientzia kuantikoa, nanomaterialak eta nanomedikuntza CIC nanoGUNEren udako praktika-programaren protagonistak

  • 2025/12/22

    Overcoming symmetry limits in photovoltaics through surface engineering

  • 2025/12/18

    Researchers Observe Flat-Band Ultrastrong Coupling

  • 2025/12/09

    Fernando González-Zalbak ERC Consolidator Grant lehiakorra eskuratu du

  • 2025/11/28

    Rapid fabrication of self-propelled, steerable magnetic microcatheters for precision medicine

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC