Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Nanozientzia superheroientzat

Nanozientzia superheroientzat

2016/12/12

CIC nanoGUNE eta DIPC ikerketa-zentroek nanoKOMIK proiektuaren baitan egindako “Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra” komikia aurkeztu dute.

CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroek Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra komikia aurkeztu dute gaur Donostian. Komikia 2016an nanofikziozko lehen komiki partaidetzazkoa sortzea helburu izan duen nanoKOMIK proiektuaren emaitza da eta horretarako Zientziaren eta Teknologiaren Espainiako Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren dirulaguntza jaso du proiektuak. Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako campuseko errektoreordea eta Txema Pitarke (CIC nanoGUNE) eta Ricardo Díez Muiño (DIPC), nanoKOMIK proiektua antolatu duten zentroetako zuzendariak hartu dute parte ekitaldian.

Azken mendeko aurrerapen zientifikoek nanozientzia errealitate bilakatu dute. Mekanika kuantikoari esker, materian nanoeskalan agertzen diren propietate eta fenomenoak ulertzen ditugu eta mikroskopio handiei esker, atomoak banan-banan manipulatzeko gai gara. Zientzia alor honek eskaintzen dituen aukerak amaigabeak dira eta eragin nabarmena izango dute medikuntzatik hasi eta eraikuntzara doazen sektoreetan, gure bizimoduan aldaketa garrantzitsuak eraginez.

Errealitate horren jakitun, CIC nanoGUNE eta DIPC ikerketa-zentroek nanoKOMIK proiektua bultzatu dute, nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean egiten diren aurrerapenek eskaintzen dituzten aukerak gizartean hedatzea eta gazteen sormena piztea helburu duen dibulgazio-proiektu kolektibo, multidisziplinar eta nazioartekoa, hain zuzen ere. Horretarako, nanoKOMIK erronkan murgildu ditu 12-18 urteko 200 gazte inguru, nanobotereak izango dituen komiki-superheroi bat sor dezaten, hau da, materiak eskala nanometrikoan dituen propietate txundigarrietaz baliatzen den heroia. Erronkara aurkeztutako ideiarik onenetan oinarrituta Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra dibulgazio-komikia sortu da.

Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra

Dibulgazio-komikiak gazteek erronkara aurkeztutako ideiarik orijinalenak biltzen ditu, Hodei Iparraguirre marrazkilariak eta Itziar Otegui (nanoGUNE) eta Amaia Arregi (DIPC) proiektuaren koordinatzaileek egindako berregite lanari esker. Lana eskuragarri dago creative commons lizentziapean euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez paperean zein formatu digitalean www.nanokomik.com webgunean. Gainera, Dayanne eta Murilloren istorioak Jotdown Kids aldizkarian berrargitaratuko dira datozen hilabeteetan.

Komikiaren aurkezpena proiektuaz gain erronkako lanik nabarmenenak biltzen dituen erakusketa ibiltariaren inaugurazioaren baitan kokatu da. Erakusketa Donostiako Carlos Santamaria zentroan egongo da ikusgai abenduaren 30 arte.

  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/06/05

    SOMMa 2025: bikaintasun zientifikoaren kudeaketa Donostiara iritsi da

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC