Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

2017/02/07

CIC nanoGUNEk bat egiten du emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze erabatekoa eta berdintasunekoa izatea aldarrikatzen duen egunarekin.

Emakumezkoen proportzioak behera egiten du karrera zientifikoan gora joan ahala. Joera hori errepikatu egiten da Europar Batasuna osatzen duten 28 herrialdeetan, nahiz eta, azken urteetan, unibertsitateko graduen % 65etik gora eta doktoretzen % 45etik gora emakumezkoek lortzen dituzten. Datu horiek ematen ditu CSICeko Emakumezkoak eta Zientzia Batzordeak egindako azterketa batek.

Azken 15 urteetan, ahalegin handia egin du nazioarteko komunitateak, emakumezkoek eta neskek zientzian parte har dezaten ekimenak sustatu baitira. Zoritxarrez, emakumezkoek badituzte oraindik ere hainbat oztopo, jakintza-alor horietan erabat parte hartzea eragozten diena. Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoak eta berdintasunekoak izan ditzaten lortzeko eta, bestalde, genero-berdintasuna eta emakume eta nesken ahalduntzea bultzatzeko helburuarekin, otsailaren 11 "Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna" izendatzea erabaki zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 2016an.

Hala, nanoGUNEk bat egiten du egun horren aldarrikapenarekin. Hainbat ekitaldi antolatu ditu, emakumezkoek Nanozientzian duten jarduera ikusarazteko, jarduera zientifikoek eta teknikoek lotuta izan ohi dituzten rol maskulinoak apurtzeko eta neskek eta nerabe emakumezkoek ikasketa zientifikoak hauta ditzaten bultzatzeko. Horretarako, 9-10 urteko neska-mutilentzako, bigarren hezkuntzako neskentzako eta komunitate zientifikoarentzako moduko ekintzez osatutako egitarau zabala antolatu du nanoGUNEk otsailaren 8, 9 eta 10erako.

  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/06/05

    SOMMa 2025: bikaintasun zientifikoaren kudeaketa Donostiara iritsi da

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC