Gure misioa nanozientzian bikaintasunezko ikerketa egitea da, Euskal Herriaren hazkunde lehiakorra bultzatzeko helburuarekin.
Nanozientzia oso eskala txikiko zientzia da: nanoeskala, 0,1 eta 100 nanometro artekoa. Nanometro bat milimetro baten milioirena da. Nanoeskalan materiaren portaera oso berezia da, eta hainbat diziplinatako zientzialariek fenomeno horiek guztiak aztertzen dituzte gaur egun.
Gure ikerketak elektroi/espin eta magnetismo fenomenoak, nanoeskalako optika, nanoeskalako materialak eta nanobioingeniaritza ditu ardatz nagusi.
Ikerketa