Microsite es: . Grupo:
You are here

Eskola bisitak

Bisita eskaera

Zientzia mundua, eta batez ere nanozientzia, gertuagotik ikusteko nanoGUNEk institutuetako eta unibertsitateetako ikasleentzako bisita programa du. Bisitek, normalean, nanoteknologiari eta bere erronkei buruzko hitzaldia, ikertzaileekin debaterako momentua eta laborategietatik gidatutako tour-a biltzen ditu.

Bigarren hezkuntzako (DBH) 4. mailako eta batxilergoko taldeek preferentzia izango dute.

Laborategien tamaina limitatuagatik, 12 pertsonaz osatutako taldeak etortzea gomendatzen dugu. Ez ohiko kasuetan, 24 ikasleko taldeak onartuko ditugu, baina bi taldeetan ezberdindu beharko dira laborategiak bisitatzeko. Talde handiagoak onartuko ditugu, baina ez dute lehentasunik izango, kasu hauetan laborategien bisita bideo batez ordezkatu ahal izango da.

Covid-19ren pandemiari aurre egiteko ezarri diren segurtasun-neurriak direla eta, sentitzen dugu 2020-2021 ikasturtean ez dugula eskola-bisitarik egingo iragartzea.

x
Hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Cookie-en erabilera konfiguratu edo baztertu dezakezu, edo informazio gehiago lortu HEMEN.