Microsite es: . Grupo:
You are here

Formakuntza

Ikerketa-lana sustatzen

NanoGUNEren konpromiso nagusietako bat goi mailako prestakuntza sustatzea da. Beraz, doktorego-programa oso bat eskaintzen diegu lehen mailako nazioarteko ikerketa-erakunde batean nanozientziarekin zerikusia duen arlo batean ikerketa-karrera bat hasi nahi duten ikasleei. Gainera, praktikak egiteko aukerak ere eskaintzen dizkiegu unibertsitateko ikasleei, baita lizentziatura edo master amaierako proiektuak gure edozein ikerketa-taldetan egiteko aukera ere.

Gure ikerketa-taldeentzako interesgarriak diren formakuntza arloak dira Fisika, Kimika, Biologia, Materialen Zientzia eta Ingeniaritza.

Gure helburua da ikerkuntza-ingurune gaztea, nazioartekoa eta diziplina anitzekoa sustatzea, non oinarrizko ikerketako eta ikerketa aplikatuko proiektuak gauzatuko diren.

Doktoretza

Seminar discussion
Right

Mundu osoko ikasleei zuzendutako doktoretza-programa osoa eskaintzen du nanoGUNEk lehen mailako nazioarteko ikerketa-erakunde batean nanozientziarekin zerikusia duen arlo batean ikerketa-karrera bat hasi nahi duten ikasleei.

/eus/doktoretza

Master

Left

NanoGUNEk zenbait master programekin kolaboraziorako akordioa du. Gure ikerketa taldeetako baten barruan master proiektua garatzeko aukera eskaintzen zaie master hauetako edo beste batzuetako iksaleei. Urtero master-beka deialdi bat zabaltzen dugu.

/eus/master-proiektuak

Gradu amaierako proiektuak

Right

Gradu amaierako lana nanoGUNEn egin nahi duten ikasleentzako.

Udako praktikaldiak

Left

NanoGUNEk udako praktikaldietako ikasleentzako bekak eskaintzen ditu urtero.