Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta CIC nanoGUNEk hitzarmena sinatu dute oinarri teknologikoko enpresak eta ekintzaileak bultzatzeko

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta CIC nanoGUNEk hitzarmena sinatu dute oinarri teknologikoko enpresak eta ekintzaileak bultzatzeko

2017/06/12

Bi erakundeek konpromisoa hartu dute tokiko enpresei nanoGUNEk sortutako ezagutza helarazteko nahiz, programa espezifikoaren bitartez, ekimen ekintzaileak babesteko nanoteknologiaren arloan. Hitzarmenaren bidez, nanoGUNE Connecting Talent estrategiaren esparruan lan egingo duten erakundeen sarera sartuko da. Estrategia horrek ibilbideak sortzen ditu gazte kualifikatuentzat lan-aukerak garatzeko, tokiko talentuarentzat lehen lan-aukerak sortuaz, edota ikerketa-alor horretan prestakuntza altua duten eta atzerrian lanean ari diren donostiarrak erakarriaz. Horrez gain, nanoGUNEk bat egin du Bono Teknologikoen programarekin, eta programa horren bitartez enpresek eta ekintzaileek ikerketa-zentro horretan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoa eskura dezakete.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi nahi izan zuen: "gure Zinegotzigoak berrikuntzaren eta ikerketaren aldeko apustua egiten du, gure hiriaren garapen sozio-ekonomikorako funtsezko elementuak izanik. Donostian, nazioarte-mailan puntakoak eta lehiakorrak diren enpresak eta ikerketa-zentroak ditugu, eta horiekin itunak egin nahi ditugu, helburuak lortzen laguntzeko nahiz gure hiriaren baldintzak hobetzen laguntzeko, talentua erakartzeko eta garatzeko gune eta jarduera oso berritzaileak garatzeko leku bezala. NanoGUNE erreferentea da teknologia eta eremu zientifiko emergenteen artean eta potentzial handia du. Beraz, horrekin lortutako akordioa oso garrantzitsua da erakundeak duen garrantziarengatik eta diziplinarengatik edota hiriarekin konpromisoa hartutako zentro teknologikoen zerrendarekin bat egiteagatik. Zentro horiek era honetako hitzarmenen eta programen bitartez batu dira, eta hartutako norabidea zuzena dela eta erakundeei ez ezik, hiriari berari ere balioa ematen diola berresten dute".

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, hiri-estrategia bat proposatzen du, Donostia eraldatzeko eta finkatzeko berrikuntzaren eta ezagutzaren gune bezala; estrategia horretan, talentua garatzea, erakartzea eta talentuari eustea sustatzen da, hirian kokatutako ikerketa-zentroetan sortutako ezagutza eraldatzearekin batera.

Tokiko talentuaren garapena eta hiriko I+G zentroekiko eta enpresa teknologikoekiko lankidetza giltzarriak dira Donostia ikerketan eta berrikuntzan erreferente moduan finkatzeko helburua lortze aldera. Horretarako, Donostiako Sustapenak zenbait zerbitzu, programa eta laguntza garatu ditu. Helburua da, batetik, berrikuntzarekin zerikusia duten enpresa-proiektu berriak sortzea, aholkularitza aditua, profil kualifikatuak kontratatzeko baliabideak, ezagutza teknologikoa eta enpresa-espazioak eskainiaz, eta, bestetik, lehiakortasuna hobetzera bideratutako gastuetarako laguntza ekonomikoa ematea edo bono teknologikoetarako sarbidea erraztea.

NanoGUNEri dagokionez, udalerrian ikerketa-arloan jarduera handia egiten ari da Donostia oro har nanozientzian ikerketaren abangoardian kokatuaz. Gainera, zentroan sortutako ezagutzari esker, talentua erakartzeko duen gaitasunarekin batera, 2009an inauguratu zenetik, oinarri nanoteknologikoko bost enpresa sortzea bultzatu da, hirian ere kokatzen direnak. Halaber, aipatzekoa da nazioarteko biltzar eta saio zientifikoak antolatu direla, eta hirira mundu osoko ikertzaile ospetsuak etorri direla.

NanoGUNE tokiko zentro teknologikoen eta ikerketa-zentroen talde itzelarekin batu da, Bono Teknologikoen programara adskribatuta dagoena. Programak aholkularitza eta askotariko zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei eta ekintzaileei, erakunde bakoitzaren diziplina eta espezialitate zientifikoetan.

Programak ia 4 urteko antzinatasuna du, eta pixkanaka-pixkanaka erakundeak batzen joan dira. Egun, urtean 460.000 euro inguruko aurrekontua du. Bono bakoitzak 4.000 eta 14.500 euro arteko zerbitzuak eskuratzeko aukera ematen du.

NanoGUNEk zientzia zabaltzeko proiektuetan ere modua aktiboan parte hartzen du, eta bereak garatzen ditu beste erakunde batzuekin elkarlana eginaz, era horretan, herritarrekin harreman etengabea eta zuzena izanaz. Horrez gain, aipatu behar da nazioarteko biltzar eta saio zientifikoak antolatzen dituela, eta hirira mundu osoko ikertzaile ospetsuak erakarri dituela. NanoGUNE erakundea nazioarteko erreferentea izatera iritsi da grafenoaren arloan.

  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • 2025/02/07

    Emakumeak Zientzianek berdintasunaren aldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC