Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Ikerketa
  3. Quantum-hardware
  4. CIC nanoGUNEren superinduktore berri bati buruzko ikerketa, Nature Electronics aldizkariaren azalean

CIC nanoGUNEren superinduktore berri bati buruzko ikerketa, Nature Electronics aldizkariaren azalean

2026/11/23

nanoGUNEko Hardware Kuantikoaren ikerketa-taldeko, Quantum Motioneko, Londresko Nanoteknologia Zentroko, Londresko Imperial Collegeko eta Cambridgeko Unibertsitateko ikertzaileek egindako ikerketa batean, superinduktore berri bat aurkitu dute, siliziozko zirkuitu integratu batean eraikia. Zirkuitu hori metal-oxido erdieroale osagarriko (CMOS) prozesu komertzial baten bidez fabrikatu dute. Lana Nature Electronics aldizkariaren azalean argitaratu dute. 

default
Nature Electronics

Superinduktoreak induktantzia izugarri handia izateko diseinatutako induktore elektrikoak dira; bobina konbentzionalekin lortu daitekeena baino askoz induktantzia handiagoa izaten dute, askotan. Bereziki garrantzitsuak dira supereroaleetan eta erdieroaleetan oinarritutako qubitentzat, induktantzia handiari esker zirkuituak askoz trinkoagoak edo sentikorragoak izan baitaitezke. Horregatik, superinduktoreak interesgarriak dira teknologia kuantikoetarako, inpedantzia oso handiko eta energia induktiboaren eskala oso txikiko zirkuituak egiteko aukera ematen baitute. 

Lan honetan, ikertzaileek erakutsi dute zirkuitu-elementu supereroaleak CMOS prozesu komertzial baten bidez fabrikatu daitezkeela, titanio nitruroa (TiN) erabiliz. TiN-a bereziki egokia da horretarako, induktantzia zinetiko handia baitu; horri esker, induktantzia handiko zirkuitu-elementu trinkoak sortu daitezke, propietate supereroale sendoak mantenduta. 

Halaber, ikertzaileek jakinarazi dute superinduktore ez-lineal bat garatu dutela siliziozko zirkuitu integratu baten barruan. Sistema horren bidez, irrati-maiztasuneko eta elektroi bakarreko transistore bat eraiki daiteke —erdieroaleetako spin-qubitetarako asko erabiltzen den sentsore bat—, leku gutxi hartzen duena eta sentikortasun handia duena. Hurrengo urratsa erresonadorea ate anitzeko transistoreekin integratzea izango da, spina abiadura handian eta fideltasun handiz irakur daitekeela frogatzeko (mikrosegundo bat baino askoz denbora laburragoan). Hala ere, ikerketa-taldearen arabera, “TiN konposatuan oinarritutako CMOS induktoreen aplikazioak spin-qubiten hautemate eta konputazio kuantikoez harago heda litezke, eta beste arlo batzuetan ere eragina izan lezakete, hala nola irratiastronomian, potentzia txikiko krioelektronikan eta hautemate eta simulazio kuantikoetan”.

“Lan bat Nature Electronics aldizkariaren azalerako hautatzea lorpen handia da. Horregatik, bereziki pozten gaitu gure ikerketari halako protagonismoa eman izanak. Gure lana aitortzeko modu bikaina da, eta gure ikerketa publiko zabalago bati ezagutarazteko aukera paregabea”, gaineratu du Fernando González-Zalbak, nanoGUNEko Hardware Kuantikoaren taldeko buruak

For further information:

Erreferentzia bibliografikoa

Thomas H. Swift, Alberto Gomez-Saiz, Fabio Olivieri, Gorka Aizpurua-Iraola, Manuel Suárez-Rodríguez, James Kirkman, Grayson M. Noah, Mathieu de Kruijf, Felix-Ekkehard von Horstig, John J. L. Morton & M. Fernando Gonzalez-Zalba 

A nonlinear superinductor in a deep-submicrometre integrated circuit

Nature Electronics (2026)

DOI: 10.1038/s41928-026-01728-8

Tags
Quantum Hardware
nanoscience
Nanotechnology
research
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2026/11/06

    Machine learning simulations strengthen the liquid-liquid transition hypothesis in water

  • 2026/11/04

    A new superinductor created within a silicon integrated circuit

  • 2026/10/28

    Altermagnetoen —material-mota berri bat— ezkutuko informazio magnetikoa elektrikoki irakurtzea lortu dute

  • 2026/10/23

    CIC nanoGUNE joins the ELIgnite consortium to accelerate deep-tech innovation in Europe

  • 2026/10/16

    Bikoitia ala bakoitia: molekula bakar batek aldea egiten du mundu kuantikoan

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2026-2030
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC