Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta CIC nanoGUNEk nanoteknologia sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta CIC nanoGUNEk nanoteknologia sustatzeko hitzarmena sinatu dute

2016/05/25

Euskal Parkeetako presidente José Miguel Corresek eta nanoGUNE IKZko zuzendari José María Pikarte de la Torrek izenpetu duten lankidetza-hitzarmenaren bidez, erakunde biek konpromisoa hartu dute nanoteknologia sustatzearen alde lan egiteko.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta CIC nanoGUNEk nanoteknologia sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Erakunde bietako ordezkari gorenek hitzarmena sinatzearekin batera, amaiera eman zaio bi aldeen elkarlana ahalbidetuko duten ildo garrantzitsuak ezartzeko aldiari. Nanoteknologiaren sektorean proiektuen garapena sustatu eta oinarri teknologikoko enpresa berritzaile berrien sorrera bultzatu ez ezik, industrializazioa eta ondoriozko lorpen zientifiko eta teknikoen merkaturatzea ere badira hitzarmenaren xede. Horrenbestez, hainbat mekanismo ezarri dira, batetik, teknologia eskualdatzeko eta, bestetik, Parkearen eta nanoGuneren arteko softlanding-a gauzatzeko.

Hitzarmenaren bidez sinergiak ere batu nahi dira, nanoteknologiaren alorrean oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa-proiektuen negozioa erakarri, atxiki eta garatzeko. Gainera, nanoteknologietan oinarritutako aplikazioak erabiliko dituzten oinarri teknologikoko enpresa berriak (spin-off) sortu, garatu eta, inkubazio-aldia igaro ondoren, finkatzeko onuragarria izango den ingurua promozionatuko da. Hitzarmenaren arrakasta bermatzea aldera, alde biek komunean jarriko dituzte beren baliabide materialak zein giza-baliabideak.

Graphenea nanoGUNEren lehen start-up enpresa izango da hitzarmen honetaz baliatuko den lehen enpresa. Grapheneak kalitate handiko grafeno-olatak ekoiztu eta saltzen ditu eta grafenoaren teknologien garapenean ere lan egiten du. nanoGUNEn sei urte eman ondoren, Grapheneak bere laborategiak handituko ditu Gipuzkoako Parke Teknologikoan.

Tags
TECHNOLOGY TRANSFER
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • 2025/02/07

    Emakumeak Zientzianek berdintasunaren aldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC