Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Ikerketa
  3. Nanobiosystems
  4. MIRA 2026, mikrorobotika medikorako leiho bat

MIRA 2026, mikrorobotika medikorako leiho bat

2026/10/14

Egun hauetan, urriaren 14tik 16ra, Donostiako Aquariumak MIRA 2026, International Conference on Micro-Robotics for Real-World Medical Applications konferentzia hartuko du, zeinaren helburua baita berrikuntza bultzatzea, ikerketa translazionala indartzea eta behar mediko kritikoei erantzuteko soluzio mikrorobotikoen garapena eta ezarpena bizkortzea.

default
MIRA 2026

Mundu osoko ikerketa, klinika, ingeniaritza eta ekintzailetzaren arloko 80 profesional baino gehiago biltzen dituen ekitaldia CIC nanoGUNEren bultzadari eta sponsor pribatuen eta erakunde publikoen laguntzari esker egin ahal izan da. 

Gaur egun, medikuntza eraldaketa-fase batean dago, immunoterapietan, terapia zelularretan, terapia genikoetan eta beste modalitate terapeutiko aurreratu batzuetan egindako aurrerapenei esker. Tratamendu horiek aukera berriak zabaltzen ari dira lehen tratatu ezinezkoak ziren zenbait gaixotasunentzat. Aldi berean, oinarrizko erronka bat dago oraindik: Nola administratu terapia horiek leku egokian, une egokian eta dosi egokian, albo-ondorioak ere ahal beste murriztuta?

Datozen egunetan, galdera horri hainbat ikuspegitatik begiratuko zaio konferentzian. Lehenik eta behin, praktika klinikora dagoeneko iristen ari diren terapia aurreratuenetako batzuk aztertuko dira, bereziki immunoterapiak eta CAR-T zeluletan oinarritutako terapiak, zeinak doitasunezko medikuntzaren potentzial bikaina erakusten ari baitira. Ondoren, konferentzia nanomedikuntzaren eremuan barneratuko da, non bektore eta nanoeskalan diseinatutako materialak agente terapeutikoen administrazioa eta eraginkortasuna hobetzen laguntzen ari baitira. Hortik aurrera, askoren ustez hurrengo muga izango dena aztertuko da: mikrorobotika medikoa. Ibilgailu mikroskopiko horiek urrunetik edo estimulu lokalen bidez kontrolatu daitezke, eta, farmakoak, terapia genikoak eta terapia zelularrak modu zehatzago eta lokalizatuagoan askatzea ahalbidetzeaz gain, funtzionaltasun berrietarako atea ere irekitzen dute. Besteak beste, inbasio txikiko ebakuntzak egiteko, biomarkatzaileak in situ detektatu eta monitorizatzeko, mikrobiopsiak hartzeko eta doitasun handiko beste zenbait zeregin diagnostiko eta terapeutiko gauzatzeko aukera eskaintzen dute. Teknologia horiek errealitate bihurtzeko, beharrezkoa da material biobateragarri eta biodegradagarriak, fabrikazio-prozesu sendoak, esterilizazio-estrategia egokiak eta irudi- eta nabigazio-sistema aurreratuak garatzea, bai eta araudiaren arloko erronkak gainditzea ere; azken batean, teknologia horien segurtasuna eta onura klinikoa frogatu behar dira.

Konferentzia amaitzeko, aurkezpen laburrak eta mahai-inguruak egingo dira, mikrorobotika medikoaren erronka eta aukera nagusietako batzuk elkarlanean jorratzeko. Landuko diren gaien artean, honako hauek daude: zer-nolako eginkizuna izan dezakeen teknologia honek datozen bost-hamar urteetan, zer aplikazio klinikok duten praktika medikora iristeko potentzialik handiena, eta zer oztopo teknologiko, kliniko eta normatibo gainditu beharko diren. Halaber, itxaropen handiena pizten duten kontzeptuetatik pazienteen arreta benetan hobetzeko gai diren teknologiak garatzera doan trantsizioa bizkortzeko bideak aztertuko dira.

Ikerbasque irakasle, nanoGUNEko Nanobiosistemen taldeko buru eta MIRA 2026ko zuzendari den Mariana Medina Sánchezen arabera, “arlo honek diziplinarteko lankidetza sendo eta koordinatua behar du, laborategian garatutako aurrerapen zientifikoak eta teknologia berritzaileak praktika klinikoan eraginkorrak izango diren soluzio bihurtzeko”.

  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2026/09/17

    NanoGUNEk Kataluniako Gobernuko ordezkariak hartu ditu

  • 2026/07/17

    CIC nanoGUNE-n izan da IKUR komunitatea

  • 2026/07/14

    CIC nanoGUNE-k Maria de Maeztu Bikaintasun Unitatea saria jaso du hirugarren aldiz jarraian

  • 2026/07/08

    Purely Dynamic Skyrmion Phase discovered

  • 2026/07/07

    A new ultra-compact sensor paves the way for more powerful and scalable silicon quantum processors

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2026-2030
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC