Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Lehio bat ikusezinari

Lehio bat ikusezinari

2013/07/24
  • CIC nanoGUNEko Nanoimaging taldeak atomoak ikusteko eta manipulatzeko gai diren hiru mikroskopio berezi erakutsi ditu
  • Horietako batek, bakarra munduan, aukera ematen du ezaugarri elektronikoak, mekanikoak eta optikoak eskala atomikoan neurtzeko
  • Taldean egiten den ikerketaren helburua da etorkizuneko elektronikaren oinarriak finkatzea

nanoGUNEko Nanoimaging Taldeak, José Ignacio Pascual buru dela, materia eskala atomikoan ikertzen du. Horretarako, atomoak eta molekulak ‘ikusteko’ eta mugitzeko gai diren hiru mikroskopio berezi ditu, bat laborategi bakoitzean.

Eskala atomikoan lan egiten denean, materiak beste era batera jokatzen du, eta fisikak egoera interesgarriak aurkezten ditu. Dena den, horrek guztiak eskakizun tekniko oso garrantzitsuak eskatzen ditu. nanoGUNEko Nanoimaging Taldeak hori guztia praktikan jartzeko baliabide teknikoak —hiru mikroskopio, zein baino zein handiagoak— eta giza baliabideak ditu.

“Materialen propietateak material hori osatzen duten atomoen propietateen araberakoak dira, eta atomoen antolatzeko moduak ere zerikusia du. Gure helburua da atomoen ezaugarriak banan-banan edota nanoegituratan aztertzea, eta horiek material berrietan txertatzeko estrategiak diseinatzea. Izan ere, material horien portaera optimizatzea lortu nahi da, hala nola elektronikaren, magnetismoaren zein katalisiaren arloan”, azaldu du José Ignacio Pascual nanoGUNEko Nanoimaging Taldeko zuzendariak. Talde horren ikerketaren ondorio izan daitezkeen aplikazioetako batzuk material berriez garatutako etorkizuneko gailu elektronikoak dira.

Hirurak bat

José Ignacio Pascualen ikerketa-taldeak hiru mikroskopioetako bat diseinatu eta eraiki du; propietate elektronikoak, mekanikoak eta optikoak eskala atomikoan neur ditzakeen munduko mikroskopio bakarra da. Gainera, atomoak eta molekulak banan-banan mugitzeko aukera ematen du. Mikroskopioa urtarrilean jarri zuten martxan nanoGUNEko sotoko laborategi batean.

Mikroskopioak punta zorrotz bat erabiltzen du zunda gisa, gainazal batean dagoen atomo edo molekula batera hurbiltzeko eta tunel-korrontea neurtzeko; alegia, punta horretatik laginera jauzi egiten duten elektroiak neurtzeko. Elektroi horiek argiak eskala handiago batean duen funtzioa betetzen dute: atomoak ikusteko eta haien ezaugarriak ezagutzeko aukera eskaintzen digute. 

Mikroskopioak muturreko baldintzetan lan egiten du tenperaturari eta hutsari dagokionez. Izan ere, giro-tenperaturan, atomoak etengabe mugitzen ari dira. Ezinezkoa izango litzateke horiek banan-banan aztertzea eta manipulatzea. Hortaz, Pascualen taldeak helio-kriostato bat akoplatu dio mikroskopioari, zero azpitik 269 gradura lan egitea lortzeko. Atomoak geldirik egoteko hotza garrantzitsua den bezalaxe, lan honetan hutsa ere ezinbestekoa da, ezerk ez dezan neurketa distortsionatu, ezta aireak ere —hori ere atomoz osatua dago—. Horretarako, 10-13 atmosferako presioarekin (huts ultra-altua) lan egiten da, galaxiarteko espazioko hutsaren baliokidearekin, hain zuzen. 

Hori ez da guztia. Lehenengo mikroskopio horrek baditu beste zenbait bitxitasun. Elektrizitate-eroaleak ez diren materialekin lan egiteko aukera ematen du, José Ignacio Pascualen taldeak txertatutako kuartzozko diapasoi txiki bati esker. Diapasoi hori dela eta, tunel-efektuko mikroskopioak indar atomikoen mikroskopio gisa ere funtzionatzen du. Hala, bada, atomoak zer indarrez erakartzen diren neurtu daiteke, eta hori ezinbestekoa da nanomaterialen gogortasuna ikertzeko.

Etorkizuneko elektronikarantz 

nanoGUNEko laborategietako batean dagoen tunel-efektuko bigarren mikroskopio batek tenperatura baxuagoetan lan egiten du: zero absolututik gradu bakarrera, hau da, zero azpitik 272 gradura. Mikroskopio horrek aukera ematen du magnetismoari buruzko arazoak aztertzeko atomo indibidualetan. “Atomoak iman txikien modukoak dira, eta horien poloak zoriz orientatzen dira. “Horiek nola ordenatzen diren aztertzea da gure lanaren zati bat”, dio Pascualek. “Oinarrizko ikerketa-lerro bat da, eta nanoteknologiaren alorrean eragiten du. Atomoen magnetismoa banan-banan kontrolatzeko gai bagara, materiaren mugak gainditzen ditugu informazio-metaketaren alorrean. Epe luzeko aplikazioetako bat konputazio kuantikoa litzake; horrek aukera emango luke informazioa askoz abiadura handiagoan prozesatzeko”, gehitu du.

Aldameneko laborategi batean dago indar atomikoen hirugarren mikroskopioa. Elkarlanerako tresna da, eta “banakako atomoekin lan egiteko beharrezkoak diren hotz- eta hutsbaldintzak behar ez dituzten sistema handiagoak ikertzeko aukera ematen du”, azaldu du Pascualek. Tresna horrekin, Nanoimaging taldeak mikroskopian duen esperientzia eskaintzen die nanoGUNEko gainerako ikerketa-taldeei. Halaber, ikerketa-lerroa nanooptikaren, nanomaterialen, nanogailuen eta abarren alorretara zabaltzen du. Pascualen ikerketa-taldearen lana zientziaren oinarrizko mugak arakatzean datza, betiere ezagutza hedatzeko eta etorkizuneko teknologiaren oinarriak finkatzeko. “Gainera, gure ikerketan erabiltzen diren tresnekin lotura zuzena duten produktu teknologikoak egon badaude, eta litekeena da hemen garatzeko aukera izatea”, gehitu du José Ignacio Pascualek.

 

Lehio bat ikusezinari (180.24 KB)
Lehio bat ikusezinari (196.85 KB)
For further information:

com@nanogune.eu

Contact:

Irati Kortabitarte (Prentsa-bulegoa - Elhuyar): 688 860 706
tziar Otegui (Komunikazio arduraduna - CIC nanoGUNE): 943 574 000

  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/06/05

    SOMMa 2025: bikaintasun zientifikoaren kudeaketa Donostiara iritsi da

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC