Garraioa

Nola iritsi NanoGUNEra?

NanoGUNE Donostian kokatua dago, Euskal Herriaren bihotzean: Bilbotik 110km-ra, Madriletik 500km-ra eta Paristik 800km-ra. Tamaina ertaineko hiria da, Bizkaiko golkoaren ondoan kokatua eta mendiz inguratua.

Nola iritsi hegazkinez?

Donostiatik 100 kilometrotara hiru aireportu daude.

Donostiako aireportua hiri erdigunetik 20 bat minutura dago. Espainiako hiri garrantzitsuenekin, Madril eta Bartzelona, aire-zubi zerbitzua dauka.

Ez oso urrun kokatzen da Bilboko aireportua, Europa osoarekin lotua, eta Miarritzeko aireportua, Frantziako eta mundu mailako low-cost abioi zerbitzuekin.

Taxiz Donostiara etortzeak, gutxi gorabehera, 160 euroko kostua du Bilboko aireportutik, 105 eurokoa Miarritzeko aireportutik eta 45 eurokoa Donostiako aireportutik.

Nola iritsi trenez?

Donostiako tren geltokia, Norteko Geltokia bezala ezagutzen dena, hiriaren erdigunean kokatua dago. Espainiako hiri askorekin loturak ditu, Madril eta Bartzelona barne, baita Paris eta Lisboa bezalako hiriburuekin. Geltokitik Hendaian hartu daiteken abiadura handiko trenera lotura anitzak daude, TGV izena duen tren honek Parisera joateko aukera ematen du, besteak beste.

Nola iritsi autoz?

Donostiara autoz iristea oso erraza da. Hiria Espainiako eta Frantziako hiriekin lotua dago N1/AP1 karretera nazionala (Madrid-Irun), A-8 (Bilbao-Irun), eta A-63 (Paris-Irun) autopisten bitartez, eta A-15 (Iruñea-Donostia) autobidearen bitartez. Hiriko puntu gehienetara karretera hauetako baten bitartez iritsi daiteke.

NanoGUNEren alboan aparkaleku bat dago.

Kalkulatu zure bidea 

 

Hizkuntza

Ingelesa da nanoGUNEren lan-hizkuntza. Dena den, Donostiako hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. NanoGUNEk bi hizkuntzak ikasteko aukera eskaintzen die bere langileei.