Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Prentsa-bulegoa
  3. SOMMa 2025: bikaintasun zientifikoaren kudeaketa Donostiara iritsi da

SOMMa 2025: bikaintasun zientifikoaren kudeaketa Donostiara iritsi da

2025/06/05

Severo Ochoa eta María de Maeztu bikaintasun-akreditazioak dituzten zentroen proiektuetako 70 arduradunek baino gehiagok parte hartuko dute topaketa honetan. Zentro hauek antolatu dute topaketa: Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), CIC nanoGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC) eta POLYMAT, tokiko ekosistema zientifikoaren puntako zentroak denak ere.

half
SOMMa Center Project Managers meeting 2025 group picture in Donostia

Proiektuak kudeatzeko SOMMa 2025 topaketa egingo da Donostian, tokiko bikaintasun zientifikoko lau erreferentek antolatuta: Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), CIC nanoGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC) eta POLYMAT. Zentro hauek mugako zientzian duten lidergoagatik eta nazioarteko ekosistema zientifikoari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen dira. Eusko Jaurlaritzak ezagutzaren azpiegitura gisa aintzatetsi ditu, eta Ikerketa Zentro Kooperatibo (IZK) eta Bikaintasuneko Oinarrizko Ikerketako Zentro (BOIZ) moduan akreditatu dituzte. Topaketan, Severo Ochoa eta María de Maeztu bikaintasun-akreditazioak (CEX) dituzten ikerketa-zentro eta -unitateetako proiektuen kudeaketako 70 arduradun baino gehiago bildu dira. Bereizgarri hori bera dute lau zentro antolatzaileek ere. Ekitaldian, parte hartu du Jon Umerez EHUko Ikerketako errektoreordeak, eta nabarmendu da CEX aintzatespenek estatuko sistema zientifikoan duten zeregin erabakigarria eta zientziaren nazioarteko proiekzioan duten eragina

SOMMak, Severo Ochoa zentroen eta María de Maeztu unitateen aliantzak, helburu hauek ditu: bikaintasuneko ikerketa sustatzea eta indartzea, akreditatutako zentro eta unitateen estatuko inpaktua eta nazioartekoa hobetzea, eta egiten duten ikerketari ikusgarritasun handiagoa ematea. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak ematen du CEX akreditazioa, Ikerketako Estatu Agentziaren (IEA) bitartez, eta haren helburua da finantzaketa eta akreditazioa ematea, edozein arlo zientifikotan, nazioartean inpaktu eta lidergo zientifikoa dutela eta beren gizarte- eta enpresa-ingurunearekin aktiboki kolaboratzen dutela frogatzen duten ikerketa-zentro eta -unitateei. Mugako ikerketa-programak dituzten eta arlo zientifikoan munduko onenen artean dauden antolaketa-egiturei ematen zaie.

SOMMa 2025 topaketaren helburua da IEAk eta eskualde-gobernuek I+Gko ekosistemara talentua erakartzeko finantzatzen dituzten programak ezagutaraztea, eta halaber koordinazioa sendotzea, I+G+Baren kudeaketan estrategiak eta jardunbide egokiak eztabaidatzea eta hainbat diziplinatan lider diren erakundeen arteko sinergiak sortzea. Azken helburua: Espainiako ekosistema zientifiko-teknologikoa eta berrikuntzarako eta transferentziarako gaitasuna indartzea, eta talentua erakartzea.

“Bilera hau aukera paregabea da kudeaketa zientifikoak ikerketaren bikaintasunean duen zeregina ikusarazteko. Gainera, erakusten du Donostiak zientzia eta ezagutzaren hiri gisa duen dinamismoa”, adierazi dute tokiko erakundetik. SOMMa 2025 topaketak bikaintasun-zientziaren etorkizunari buruzko eztabaidaren erdigunean kokatzen du Donostia, eta kudeaketaren garrantzia berresten du, aurrerapen zientifikorako ezinbesteko zutabe gisa.

Tags
SOMMa
María de Maeztu
  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • 2025/02/07

    Emakumeak Zientzianek berdintasunaren aldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC