Albisteak
Evgenii Modinen "Mikroprozesadorearen hieroglifoak", FOTCIENCIAko argazki hautatua
Evgenii Modin CIC nanoGUNEko Mikroskopia Elektronikoko espezialistaren "Mikroprozesadorearen hieroglifoak" irudia aukeratu dute FOTCIENCIA-ko 2021eko irudi zientifiko onenetako bat izateko. Zorionak!
Indartsu hasi da Emakumeak Zientzian
Indartsu hasi da otsailaren 11n urtero ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta hamazazpi euskal erakundek aurten antolatu duten Emakumeak Zientzian 2022 ekimena. Gaur goizean Donostian izan den aurkezpen-ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Jabier Larrañaga Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Foru Diputatua, Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Garapen Ekonomiko eta Enplegu zinegotzia, Aitziber L. Cortajarena CIC biomaGUNEko zuzendari zientifikoa, Ainhoa Lete BuntPlanet-en fundatzaileetako bat eta zuzendari nagusia, eta Sandra Camarero POLYMATeko Ikerbasque ikertzailea; baita Mónica Moreno (POLYMAT) eta Itziar Otegui (CIC nanoGUNE) Emakumeak Zientzian 2022ko koordinatzaileak ere.
CIC nanoGUNEren Winter School-aren edizio berri bat
nanoGUNE Workshop 2022 focused on Ethics in Research
Zientzia bada nesken kontua
Hamazazpi euskal erakundek gaur goizean aurkeztu dute urtez urte handituz doan Emakumeak Zientzian proiektua, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsi dute: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n ospatzen da urtero) elkarrekin egingo dituzten jardueren programa antolatzeko.
NanoGUNE, txikiaren erronka handia, baita gaztelaniaz eta ingelesez ere
CIC nanoGUNE ikerketa-zentroaren sorrera eta garapena hasiera-hasieratik biltzen dituen “NanoGUNE, txikiaren xarma” liburua aurkeztu zen iazko urtarrilean. Urtebeteko ibilbide oparoaren ondoren, liburua gaztelaniara (NanoGUNE, el encanto de lo pequeño) eta ingelesera (NanoGUNE, the charm of the small) itzuli da eta edonorentzat eskuragarri dago orain.
Udako praktika programan izena emateko epea ireki du CIC nanoGUNEk
CIC nanoGUNEk mikroskopia elektronikoko instalazioa handituko du FIB tresna paregabe batekin
Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak 1,5 milioi euro eman dizkio nanoGUNEri, batez ere FIB teknologia berriak edo Ioi Sorta Fokalizatuen teknologia berriak Euskal Herrira ekartzeko (FIB, Focused Ion Beams). Azken belaunaldiko ioi-sorta fokalizatuko mikroskopio elektroniko bat izango da ekipamendua, eta normalean tresna bakarrean aurkitzen ez diren ezaugarriak konbinatuko ditu: materialen zientziaren arloko aplikazioetarako detektagailu-multzo zabal bat; baterien eta industriaren sektorera zuzendutako bolumen handiko erauzketak egiteko aukera; eta aplikazio biologikoetan erabili ohi den aukera kriogeniko bat. Tresna bakarrean ezaugarrien konbinazio horrek ez du parerik izango Europan, eta tenperatura baxuko fisikarekin lotutako materialen zientzian eta kriozelulen tomografiarekin lotutako zientzia biologikoetan ikertzeko aukera berriak eskainiko ditu. Mikroskopio hori ikerketa-instalazio komun baten oinarria izango da, Europan dagoen bakarrenetako bat.
CIC nanoGUNEk alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA) ikertzeko proiektu bat lortu du
Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Ikerketa Sustatzeko Espainiako Fundazioak (FUNDELA) alboko esklerosi amiotrofikoaren (ELA) gaixotasuna ikertzeko proiektu bat esleitu dio CIC nanoGUNEri, 12 de Octubre ospitaleko ELA ikertzeko laborategiarekin “i+12” eta Ramon y Cajal-IRYCIS ospitaleko Genetika Zerbitzuarekin lankidetzan; azken horiek CIBERER Gaixotasun Arraroen Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroko ospitaleak dira.
Brasilgo JBS erraldoiak 36 milioi inbertitu ditu Biotech Foods haragi kultibatua ekoizten duen euskal enpresan
Agenda
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
30
|
31
|
1
|
2
|
3
|
4
|
5
|
|
|
|
|
|
|
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
11
|
12
|
|
|
|
|
|
|
|
13
|
14
|
15
|
16
|
17
|
18
|
19
|
|
|
|
|
|
|
|
20
|
21
|
22
|
23
|
24
|
25
|
26
|
|
|
|
|
|
|
|
27
|
28
|
29
|
30
|
31
|
1
|
2
|
|
|
|
|
|
|
|
Ekitaldiak
- 31/03/2025 - 04/04/2025
Spin & Orbit
nanoTEKA
Aurkitu argazkiak, irudi esperimentalak, bideoak, audioak eta nanoGUNErenirudi korporatiboa.
Harremana
Itziar Otegui
Komunikazio arduraduna
+34 943574024
i.otegui@nanogune.eu
Prentsa bulegoa: