Skip to main content
dd
CIC nanoGUNE
  • en
  • es
  • eu

User account menu

  • Sartu

Main Menu ES

  • nanoGUNE
    • Hitz bitan
    • Antolakuntza eta finantzaketa
    • Pertsonak
    • Bat egin
    • Bizi
    • Prentsa-bulegoa
    • nanoPeople
  • Ikerketa
    • Ikerketa
    • Argitalpenak
    • Proiektuak
    • Kanpo-zerbitzuak
  • Transferentzia
    • Transferentzia
    • Enpresa berriak
    • PI Zorroa
    • Industry collaborative research positions
    • Strategic lines
    • Kanpo-zerbitzuak
    • Albisteak
  • Formakuntza
    • Master projects
    • Gradu amaierako proiektuak
    • Udako praktikaldiak
    • Doktoretza programa
  • Gizartea

User menu

  • Sartu
  1. Azala
  2. Nanozientzia komiki bidez

Nanozientzia komiki bidez

2016/01/26

CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroek, zeinak nanozientzian eta materialen zientzian baitaude espezializatuta, nanofikziozko lehen komiki partaidetzazkoa sortzea, egitea eta hedatzea proposatzen dute, 2016an, nanoKOMIK proiektuaren bidez.

 

Nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean egiten diren aurrerapenek eskaintzen dituzten aukerak gizartean hedatzea eta gazteen sormena piztea du helburu proiektuak. Horretarako, sormen-prozesu libre batean murgildu nahi dira 12-18 urteko gazteak, nanobotereak izango dituen komiki-superheroi bat sor dezaten, materiak eskala nanometrikoan dituen propietate txundigarriak ezagutu ondoren. Ideia originalenak komiki profesional batean berregingo dira, eta komikia gizartean hedatuko da, komikia argitaratu eta erakusketa ibiltari bat antolatuko baita. nanoKOMIK lau hizkuntzatan gauzatuko da —euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez—, eta nazionalitate guztietako jendeak hartu ahal izango du parte; dena dela, bereziki, Euskal Herriko eta Akitaniako gazteak erakarri nahi dira.

nanoKOMIK erronka

"Nanobotereak" erabiltzen dituen pertsonaia bat sortzea da erronka, alegia, nanozientzia eta nanoteknologiari esker gaitasun eta trebezia bereziak eskuratu dituen pertsonaia bat sortzea eta komikiaren bidez hari buruzko istorio bat kontatzea. Horretarako, hainbat "nanobotereri" buruzko informazioa helaraziko zaie gazteei, eta komiki bat nola sortu azaltzen duen oinarrizko eskuliburu bat izango dute eskura www.nanokomik.com webgunean. Lanak aurkezteko epea: otsailaren 1etik apirilaren 30era.

Motorrak berotzeko eta gazteei komikia sortzen laguntzeko, datozen hilabeteetan, zientzia eta komikiari buruzko tailer irekiak antolatu dira hainbat hiritan: urtarrilaren 30ean Bilbon, otsailaren 6an Donostian, otsailaren 20an Gasteizen, otsailaren 27an Iruñean eta martxoan Lapurdin eta Bordelen. Bi orduko saioak izango dira; parte-hartzaileek komikiak sortzen ikasiko dute, eta erronkara aurkeztu ahal izango dute. Erronkan eta tailerretan izena emateko epea ireki da www.nanokomik.com webgunean. Horrez gainera, gazteek ikasgeletan proiektuaren berri izan dezaten, zientzia- eta komiki-tailer espezializatu bat antolatu da irakasleentzat.

  • whatsapp
  • facebook
  • twitter
  • linkedin
  • print

Lotutako albisteak

  • 2025/05/06

    NanoGUNEren Dorre Kuantikoa —The Quantum Tower— eraikitzen hasi da

  • 2025/04/01

    Donostia, spintronikaren eta orbitronikaren hiriburu

  • 2025/02/14

    Review Article Highlights 25 Years of Modern Near-field Optical Nanoimaging

  • 2025/02/11

    Scientists synthesize 2D polyaniline crystal with unique metallic out-of-plane conductivity

  • 2025/02/07

    Emakumeak Zientzianek berdintasunaren aldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

  • CIC nanoGUNE
  • Tolosa Hiribidea, 76
  • E-20018 Donostia / San Sebastian
  • +34 943 574 000 · nano@nanogune.eu
  • Facebook Twitter Youtube Linkedin Instagram Subscribe to our Newsletter

Menú pie principal

  • nanoGUNE
  • Ikerketa
  • Transferentzia
  • Formakuntza
  • Gizartea
  • nanoPeople

Menú pie servicios

  • Kanpo-zerbitzuak
  • Argitalpenak
  • Mintegiak
  • Bat egin
  • Prentsa-bulegoa
  • Kontratatzailearen profila
  • Corporate Compliance

Menú pie grupos

  • Nanomagnetismoa
  • Nanooptika
  • Self AssemblyAutomihiztadura
  • Nanobiosistemak
  • Nanogailuak
  • Mikroskopia Elektronikoa

Menú pie grupos 2

  • Teoria
  • Nanomaterialak
  • Detekzio Kuantikoko Mikroskopia
  • Nanoingeniaritza
  • Hardware Kuantikoa

Funded by

  • EJ/GV
  • Diputación
  • FEDER
  • FEDER
  • Ministerio de Ciencia e Innovación

Member of

  • BRTA
  • SOMM

Distinctions

  • Distinción de Excelencia María de Maeztu 2022-2025
  • Excellence Research
  • UNE-166002

Menú legales

  • Irisgarritasuna
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookiei buruzko politika
  • Konfidentzialitate politika
by ACC