Related news by tag cluster

nanoGUNE Basque Health Clusterreko partaide da

NanoGUNEren teknologia-zorro estrategikoan badira sektore biomedikoan eragin handia duten zortzi teknologia. Apustu estrategikoa da nanoGUNE Basque Health Clusterrean sartzea, balio erantsi handiko apustua, gainera. Basque Health Clusterrek zubi gisa jokatuko du, nanoGUNEn egiten den punta-puntako ikerketa biomedikuntzako sektoreko enpresen egungo beharretara transferitzeko.

Basque Health Cluster irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta helburu hauek ditu: enpresa kideen interes komunak koordinatzea, ordezkatzea, kudeatzea, sustatzea eta defendatzea, administrazio publikoekin eta biozientzien eta osasunaren alorreko beste erakunde batzuekin lankidetzan, eta bere kideei eta Euskal Autonomia Erkidegoko biozientzien eta osasunaren sektoreari garatzen, hazten eta nazioartekotzen laguntzea. Clusterraren jarduera-alor nagusiak (% 59) dira osasunera aplikatutako bioteknologia —gizakiena zein animaliena—, nekazaritzako elikagaien sektorea, kosmetika, gailu medikoak, osasungintza elektronikoa, kudeaketa, zeharkako zerbitzuak, etab. Jarduera-eremuetan diagnostikoarena da nagusi.

nanoGUNE Packaging Clusterreko partaide da

Klusterra teknologia hedatzeko tresna bikaina da gaur egungo ontzi-ekoizleentzat, eta, horretarako sektore horretako plastikoaren erabilera mugiaraziko duen proposamen bat helarazten die nanoGUNEk. Izan ere, nanoGUNEk proteina-egiturak sortzeko gaitasuna du proteina naturaletatik abiatuta, esaterako, esnearen kaseinatik abiatuta. Irute-konposatu horiek ontziratze-filmak ordezkatu ditzakete, eta, era berean, konposatu natural guztiz biodegradagarriak dira. Une honetan, nanoGUNE bazkide bila ari da, hain zuzen ere, gizartean eragin handia duen proiektu honetan sinesten duten eta garapenean lagun dezaketen bazkide bila.

2012an Kataluniako enpresek osatua, Packaging Clusterrak 73 kide aktibo biltzen ditu gaur egun, enpresen, jakintza-zentroen eta ontziaren munduan lan egiten duten erakundeen artean. Packaging Clusterraren helburu nagusia da osatzen duten enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea, ontziko eta enbalajeko konpainiei eta erakundeei negozio gehiago eta hobeak sortzeko.

NanoGUNE AFM Klusterrarekin partaide da

AFM klusterrarekin batera, nanoGUNE lanean dabil prozesuak edo materialen ezaugarriak optimizatzeko eta horrek, zeharka, industriako kostuak murriztea ekar lezake. Adibide batzuk aipatzearren: zimurtasuna optimizatzeko gainazaleko tratamenduak, estaldura metalikoak edo isolatzaileak, osagai magnetikoen optimizazioa, ezaugarri elektrikoen karakterizazioa tenperatura desberdinetan eta materialen karakterizazio fisiko eta kimikoen sorta zabal bat. Gainera, metalen korrosioaren kontrako konponbide oso eraginkor eta berritzaile bat ere eskaintzen dugu.

Subscribe to