NANONEGOZIOETAKO TALENTU PROGRAMA

Nanoteknologiaren eremuan jendea prestatzeko konpromisoa dugu nanoGUNEn, bai eta merkatuan ardaztutako ikuspegi bat ematekoa ere. Izan ere, enpresa zinez lehiakorretako langileak izango dira etorkizun hurbilean.

Doktorego industriala egiteko aukera eskaintzen dugu, programa gure zentroaren eta enpresa baten artean garatuta. Aukera garbia da ikasleak/doktoregaiak eguneroko bizitzan aplikatutako proiektu bat nola egiten den ikusteko. Doktoregaien lan-ibilbidean oso lagungarria izan daiteke inpaktu handiko ikerketaren eta aplikazio errealeko proiektu baten arteko oreka. Enpresek, bestalde, konponbide zeharo berritzaileak eskuratzen dituzte, eta horrek kostuak murriztu ditzake. Programa hau hiru alderdientzako (ikaslea, enpresa, gure zentroa) tresna estrategikotzat dauka nanoGUNEk, gure teknologiak eta gaitasunak industriara bideratzeko aukera ematen baitu.

Industriarako jauzia egin nahi duten ikertzaileentzat ere lan egiten dugu. Zeharkako prestakuntza-programa bat garatu dugu, gure ikertzaileek beste alor profesional batzuetan beharrezkoak diren gaitasunak eskuratu ditzaten. Aktiboki laguntzen diegu beste lan-ibilbide baten bilaketan, eta enpresekiko loturak indartzen ditugu gure ikertzaileen potentzialaren balioa aitortuz.

Contact

Ainara Garcia 
TechTransfer Manager
+34 943 57 40 13
a.garciagallastegui@nanogune.eu