Transferentzia

Nanogunek lehen mailako oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua teknologia transferitzeko jarduerekin konbinatzen ditu, enpresekin eskuz esku lan egiteko, soluzio berritzaile integratuak emanez.

Industriaren eta zientziaren arteko aldea gainditzeko hainbat ekimen jarri ditugu martxan, tokiko eta atzerriko enpresekin lankidetza bultzatuz.

Albisteak: Transferentzia

  • CIC nanoGUNEk eta BIC Gipuzkoak azken lau urteetako bien arteko lankidetzaren emaitzak aztertu dituzte gaur goizean nanoGUNEn. Jose Maria Pitarke nanoGUNEko zuzendariak eta Marisa Arriola BIC Gipuzkoako zuzendari kudeatzaileak berrikuntza-proiektu berriak eta enpresa berriak sortzeko balorizazio-programaren arrakasta nabarmendu dute, eta, bi erakundeek elkarrekin garatutako lau proiektuei dagokienez, uste dute sektore biomedikora aplikatutako nanoteknologiek eragin ekonomiko eta sozial handia izango dutela.

Kontaktua

Ainara Garcia 
TechTransfer Manager
+34 943 57 40 13
a.garciagallastegui@nanogune.eu

Kanpo zerbitzuak

Zure eguneroko arazoak ebazteko konponbide guztiz berritzaileak bilatzen ditugu.

Enpresa berriak

Start-ups

NanoGUNEk ingurune ekintzaile bat sustatzen du. Izatez, bost enpresen jaiotza bultzatu du oraindaino: Evolgene, Prospero, Ctech-nano Coating Technologies, Simune eta Graphenea.

Klusterrak

PI Zorroa

NanoGUNEren jabetza industrialaren zorroan osasunerako, elektronikarako, materialen zientziarako eta optikarako teknologien patenteak daude.

NANONEGOZIOETAKO TALENTU PROGRAMA

Doktorego industriala eta lan-ibilbide industriala

talent