Microsite es: . Grupo:
You are here

Albisteak

GraphenePioneer enpresak irabazi du Global Graphene Call deialdiaren 1. edizioa

24/06/2020

GraphenePioneer enpresak irabazi du Global Graphene Call deialdiaren 1. edizioa. Deialdi horren helburua da grafenoarekin lotutako enpresa-ideiak sustatzea. Grafenoaren laguntzarekin oraindik ezezagunak diren materialak ekoiztea eta horiekin gizartean eragina izatea da GraphenePioneer enpresaren eginkizuna.

GraphenerPioneerrek grafenoaren potentziala aprobetxatu nahi du, hormigoi hobetuaren bidez mundu hobea sortzeko. Hormigoi hori oso indartsua da, eta CO2-aren emisio globalak % 4 murriztu ditzake. Egitura seguruagoetarako erabil daiteke, eta beste propietate batzuk izan ditzake, hala nola berokuntza, detekzioa, eroankortasuna, etab. Horretarako, diziplina anitzeko talde bat du, grinaren, zehaztasunaren eta erantzukizunaren funtsezko balioez arduratzen dena.

GraphenerPioneerrek azelerazio-programa pertsonalizatua izango du 2020ko ekainetik abuztura bitartean, BerriUp —enpresen azelerazioan adituak—, CIC nanoGUNE —nanozientziako euskal ikerketa-zentroa— eta Graphenea —grafenoaren ekoizpenean munduko liderra den nanoGUNEko lehen startup-a— enpresek egituratua. Hiru erakunde horien laguntzari esker, enpresak coaching pertsonalizatua jasoko du grafenoan oinarritutako produktuak merkaturatzeko.

Lehenengo aldia da CIC nanoGUNE, BerriUp eta Graphenea elkartzen direna grafenoarekin lotutako enpresa-ideiak garatzeko, alegia, Global Graphene Call deialdia bultzatzeko.