Microsite es: . Grupo:
You are here

Albisteak

Itxasne Azpitartek jasoko du Master in New Materials masterreko ikasle onenaren saria

08/03/2016

UPV/EHUko eta Kantabriako Unibertsitateko (UC) hainbat sailek elkarlanean ematen duten Master in New Materials masterreko 2014/2015 ikasturteko ikasle onena izendatu dute Itxasne Azpitarte, nanoGUNEko Nanomaterialak ikerketa-taldeko ikertzailea.

“Aurreko astean jaso nuen berria, eta sorpresa handia izan da niretzat. Izan ere, egunerokoan buru-belarri diharduzunean, nolabait “ahaztu” egiten zaizkigu iazko ikasturtean egindako master, ikastaro edo dena delakoak” adierazi du Azpitartek.

Martxoaren 11n jasoko du diploma, Bilboko Bizkaia Aretoan. Izan ere, Master Astea 2016aren barnean, Bizkaiko Campuseko 2014-2015 ikasturteko master-ikasle onenei aintzatespena adierazteko diplomak banatzeko ekitaldia egingo da.

Ikasleei material berrien esparruan sintesi, karakterizazio, propietate eta aplikazioko metodologiarik berrienei buruzko prestakuntza sendoa ematea da masterraren helburua. Horrenbestez, zientziaren esparruan eta, bereziki, material aurreratuen esparruan, erabakiak hartzeko eta taldeko ikerlanak egin ahal izateko gaituko dira.

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.