Microsite es: . Grupo:
You are here

nanoGUNE Packaging Clusterreko partaide da

15/04/2019

Plastikoaren aukerak aurkitzeko kontzientzia sozialarekin bat eginez, erabat biodegradagarria den ontziratzea eskaini dezakeen teknologia baten aldeko apustu egiten dihardu CIC nanoGUNEk. Norabide horretan ekintza estrategiko bat egin berri du nanoGUNEk: Packaging Clusterrean sartu da.

Klusterra teknologia hedatzeko tresna bikaina da gaur egungo ontzi-ekoizleentzat, eta, horretarako sektore horretako plastikoaren erabilera mugiaraziko duen proposamen bat helarazten die nanoGUNEk. Izan ere, nanoGUNEk proteina-egiturak sortzeko gaitasuna du proteina naturaletatik abiatuta, esaterako, esnearen kaseinatik abiatuta. Irute-konposatu horiek ontziratze-filmak ordezkatu ditzakete, eta, era berean, konposatu natural guztiz biodegradagarriak dira. Une honetan, nanoGUNE bazkide bila ari da, hain zuzen ere, gizartean eragin handia duen proiektu honetan sinesten duten eta garapenean lagun dezaketen bazkide bila.

2012an Kataluniako enpresek osatua, Packaging Clusterrak 73 kide aktibo biltzen ditu gaur egun, enpresen, jakintza-zentroen eta ontziaren munduan lan egiten duten erakundeen artean. Packaging Clusterraren helburu nagusia da osatzen duten enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea, ontziko eta enbalajeko konpainiei eta erakundeei negozio gehiago eta hobeak sortzeko.

Contact: 

Ainara Garcia
TechTransfer Manager
+34 943 57 40 13
a.garciagallastegui@nanogune.eu

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.