Microsite es: . Grupo:
You are here

Corporate Compliance

NanoGUNEk zigor-arriskuak prebenitzeko programa bat garatu eta ezarri du, betetzearen kultura instituzional eta korporatibo bat bultzatzeko (Corporate Compliance), nanoGUNEren jardueraren garapenean kudeaketa ordenatua eta arduratsua lortzeko, bai eta osotasuneko, zintzotasuneko, gardentasuneko eta arau eta estandar etikoekiko errespetuko kultura bat ere.

Era berean, nanoGUNEk bere jardueren garapenean egon litekeen edozein jokabide irregularren gaitzespen absolutua erakutsi nahi du, batez ere, haien izaera delitu potentziala izan daitekeen kasuetan, eta horren prebentzioa da Programa honen helburu nagusia.

 

Horrexegatik, nanoGUNEren Corporate Complianceren esparrua osatzen duten zenbait dokumentuk osatzen dute Programa. Webgune honetan, nanoGUNEren Kode Etikoa nahiz Salaketa-kanala jarri dugu hirugarren interesdunen esku.

KODE ETIKOA

NanoGUNEren kode etikoa gure jardueraren garapenean darabiltzagun legaltasuna, osotasuna eta gardentasuna betetzearekin dugun konpromisoa agertzeko abiapuntu da.

SALAKETA-KANALAK

NanoGUNEk salaketa-kanal bat jarri du zentroko langile guztien esku, bai eta nanoGUNErekin lotutako hirugarrenen esku ere, delituzkoa edo irregularra izan daitekeen edozer jarreraren susmoak jakinarazi ahal izateko. Kanala printzipio hauetan oinarritzen da: fede ona eta errepresaliak ez hartzeko konpromisoa, konfidentzialtasuna, eta ohorerako, errugabetasun-presuntziorako eta defentsarako eskubideak.

NanoGUNEk Salaketa-kanalaren bidez jasotako komunikazio guztiak konfidentzialtasunez, independentziaz eta objektibotasunez tratatuko ditu uneoro, datuen babeseko eta informazioaren segurtasuneko gidalerroak betez. Salaketek salaketak egiteko erreferentziako txantiloi honetan adierazitako alderdi hauek jaso behar dituzte gutxienez:

Salaketa osatu eta sinatu ondoren, canaldedenuncias@nanogune.eu helbide elektronikora bidali behar da, edota posta-helbide honetara (nanoGUNE IKZren helbide sozialera), zuzendari nagusiari zuzenduta.

CIC nanoGUNE
Tolosa hiribidea, 76
E20018 Donostia

x
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta nabigazio esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.