Estrategia eta politika

Eusko Jaurlaritzak 2001-2004 aldirako abiarazitako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak nanoteknologia ikerketako-arlo estrategiko bezala hartu zuen, euskal enpresen lehiakortasunean eragin handia izateko dituen aukerak medio. Ordutik hona, Eusko Jaurlaritzak nanozientziaren alde egin du.

2006an sortu zenetik, nanoGUNEren ikerketa jarduera ez da ikerketa bikaina egitera bakarrik bideratu, jakintza eta teknologia ingurune industrialera transferitzeko helburuarekin ere jardun baitugu.

NanoGUNEren helburu nagusiak hauexek dira:

  • Euskal Herriako nanozientziaren eta nanoteknologiaren ikerketa estrategikoa kudeatzea.
  • Teknologia-transferentzia eta nanoteknologian oinarritutako industriaren garapena sustatzea. 
  • Curriculum akademiko berriak eta nanozientziako eta nanoteknologiako ikerlarien goi-mailako prestakuntza sustatzea.
  • Mundu osoko erakundeekin eta eskualdeekin sareak eta itunak sortzeko bideak sustatzea.
  • Ikerketaren gizarte-erabilera sendotzea eta gizarteak zientziak eta gai zientifikoek duten garrantzia ulertzea.

Berrikuntzaren Kudeaketarako Sistema

NanoGUNEk UNE 166002 estandarrean oinarritutako Berrikuntzaren Kudeaketarako Sistema garatu du (agiria ikusi). Sistema honen helburua I+G+b aktibitatearekin erlazionatutako prozesuak optimizatzea da. Horretarako, nanoGUNEk Kudeaketa Politika garatu du, baita prozesu eta prozedimendu desberdinak ere. Era berean, nanoGUNEk bere misioa, bisioa eta balioak identifikatu ditu.

HR EXCELLENCE IN RESEARCH

2019ko azaroan, nanoGUNEk "HR Excellence in Research" ziurtagiria jasotzen du. Ziurtagiri honek gure giza baliabideen politikak etengabe hobetzeko konpromisoa islatzen du, Ikertzailearen Europako Gutunarekin eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodearekin (ECRCC) bat etorriz, bereziki kontratazio eta ebaluazio prozedura zuzen eta gardenak lortzeko konpromisoa. Aitorpen hori lortzeko prozesuan zehar, nanoGUNEk zenbait indargune eta ahulezia hauteman ditu (ikusi Barneko hutsuneen azterketa) eta Ekintza Plan bat garatu du, alderdi garrantzitsuenak hobetzeko ekintza egokiak garatzeko.

Genero-berdintasuna

Gure ikuspegia da gure erakundearen barruan genero-berdintasun eraginkorra lortzea, desberdintasunak eragiten dituzten egiturazko faktoreak birmoldatuz eta genero-aurreiritzirik, jarrera sexistarik eta sexu-jazarpenik gabeko lan-giroa eraikiz. 
 
Gainera, aktiboki lagundu nahi dugu genero guztien ikuspegia txertatuko duen ingurune zientifiko eta teknologiko berdinzaleago bat eraikitzen, horrela, pertsona guztiek aukera berdinak izango dituzten gizarte bat garatzen lagunduz.

2018ko maiatzean, Genero Berdintasunerako Batzordea sortu zen, nanoGUNEn genero-aurreiritzirik gabeko lan-ingurunea bermatzeko. Hilabete batzuk geroago, barne-diagnostiko bat egin zen RI-PEERS - Ikerketa-erakundeetan genero-berdintasuna hobetzeko esperientzia pilotuak proiektu eurparraren esparruan; nanoGUNEk proiektuan parte hartzen du hain zuzen. Diagnostiko hori oinarritzat hartu zen 2019-2022 aldian gauzatuko den Genero Berdintasunerako Plana egiteko. 

NanoGUNEko Genero Berdintasunerako Planaren ezarpena Komunikazio arduradunak eta zuzendariak zuzentzen dute, Genero Berdintasunerako Batzordearekin lankidetza estuan. 

Organigrama

Organigrama

NanoGUNEren antolaketa eta kudeaketa orokorraren egitura organigrama honetan deskribatzen da. 

Finantzaketa

2006an sortu zenetik, nanoGUNEk funts garrantzitsuak lortu ditu gobernu lokalen, industriaren eta Europar Batasunaren deialdi lehiakorretan.