NANOZIENTZIA ETA NANOTEKNOLOGIAREN VII. JAIALDIA: Lehiaketa

nanoistorioak
-

 

ISTORIO ASKO SARTZEN DIRA NANOMUNDUAN, KONTATU! 

Lehen aldiz Euskal Herrian, CIC nanoGUNE Ikerketa Zentroak Nanoistorio lehiaketaren eskualdeko fasea antolatzen du, "10alamenos9" nazioarteko izaera duen Nanozientzia eta Nanoteknologiaren VII. jaialdiaren baitan.

Lehiaketa honen helburua eskoletan eskala nanometrikoaren munduarekiko interesa sustatzea da, «nanomundua» delakoa. 

Lehiaketa Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako (1) hezkuntza-zentroetan ikasten ari diren ikasleei, (2) bizi diren gazteei, eta (3) mundu osoko gazte euskaldunei dago zuzenduta. Bi kategorietan banatuta dago gazteen adinaren arabera: 

  • A taldea: 14 eta 15 urte bitarteko ikasleak 2021/12/31tik aurrera 

  • B taldea: 16 eta 17 urte bitarteko ikasleak 2021/12/2021tik aurrera 

Lehiakide bakoitzak zientzia fikzioa, fantasia eta abar izan daitekeen istorio bat aurkezteko aukera izango du. Beste mota bateko literatur lanak ere aurkez daitezke, hala nola abestien letrak edo olerkiak. Baldintza nagusia nanozientziarekin eta nanoteknologiarekin lotuta egotea da. Luzerari dagokionez, 200 hitz izango dira muga. 

Lehiaketa bi ataletan banatuta dago. Lehena Euskal Autonomia Erkidego mailan izango da, non irabazleek bi lagunentzako aktibitate sorta lortuko dute Eureka! Zientzia Museoa gozatzeko eta, ikasketa zentroaren bitartez izena eman badute, 2022-2023 ikasturtean nanoGUNE bisitatzeko aukera ere emango zaie. Bigarren fasea Nazioartekoa da, non egoitza bakoitzeko sarituak lehiatuko dira eta irabazleei Tablet bat emango zaie. 

 

Nola har dezakezu parte?

Ipuinak PDF formatuan eta ezizen batekin bidali behar dira. Horretarako, berariaz prestatutako txantiloia erabili behar da eta "Ezizena-HasierakoTitulua" deitu egin behar zaio,  "HasierakoTitulua" istorioaren lehenengo 10 letrak espaziorik gabe dira. Parte hartzaileak, hezkuntza-zentroko tutoreak eta gurasoek edo legezko tutoreek sinatutako Izen-emate orria ere bete beharko da. Dokumentu honi "Ezizena_erregistroa" deituko zaio. (Parte hartzea ez bada eskolaren bidez egiten, ez dira eskolaren eta bertako arduradunaren datuak bete beharko). 

Parte hartzaileak dokumentuak galdetegi honetan igo beharko ditu 2022ko maiatzaren 20a baino lehen.

Lehiaketaren oinarriak hauek dira

 

Informazio osagarria

  • 10alamenos9 proiektuaren webgunean, mota askotako baliabideak topa ditzakezu, lehiaketa honetan parte hartzeko prestatzeko edo, oro har, nanomunduari buruz gehiago jakiteko. 
  • Nanokomik proiektua CIC nanoGUNE eta DIPCren artean egindako dibulgazio proiektua da eta bertan ere nanomundua ezagutzeko hainbat material eta baliabide topa ditzakezue. 

 

Kontaktua eta zalantzak

Itziar Otegui, komunikazio arduraduna, CIC nanoGUNE

banner

Related files